Ikasleek errebote auto bat diseinatu eta eraiki dute.
Funtzionamendua:
Autoa martxan jartzen denean, aurrera egiten du oztopo batekin topo egin arte (adibidez, pareta bat).
Talka egiten duen unean, paratxokeak atzera egiten du eta horrek muga-etengailuaren palanka eragiten du. Motorrak biraketa-noranzkoa alderantzikatzen du, beraz robota atzerantz doa.