Katuak xagua harrapatuko du??
Katua xaguarentzat tigre, tigrearentzat xagu
Birziklatzearen, berrerabiltzearen garrantzia
Praktika sozial garrantzitsua da oso, eta ingurumena mantentzen laguntzen digu, honako abantaila nagusiak dituelarik:
Energia aurrezpena: energia gutxiago gastatzen da produktu bat material birziklatuz fabrikatzen, lehen-eskuko materialez fabrikatzen baino.
Zaborren murrizketa: berrerabili egiten dugu, eta birziklatuz gure planetan zabor gutxiago egon dadin eragiten dugu, tratatu beharreko hondakin-errefusa kopurua murriztuta.
Baliabide naturalen babesa: guztiok dakigu baliabideak mugatuak direla; hortaz, birziklatzen dugunean ez ditugu baliabide naturalak behar baino gehiago ustiatzen eta bizi berria ematen diegu dagoeneko agortuta dauden produktuei.