DBH4

4.DBH-ko teknologia?

Garapen teknologikoak gaur egungo mundua itxuratzen du. Une askotan dugu hartu-emana teknologiarekin, ohituta egoteagatik konturatzen ez bagara ere. Testuinguru honetan beharrezkoa da herritarrei prestakuntza ematea prozesu teknologikoekin lotura duten erabakien arloan kritikoak izan daitezen, haiekin lotutako arazoak konpontzeko gauza izan daitezen eta, azken finean, bizi-kalitatea hobetzen duen ingurune teknifikatu batean aritzea errazten duten materialak, prozesuak eta objektu teknologikoak ezagut eta erabil ditzaten.

Mendeetan zehar aro bakoitzeko gizartearen premiek gidatu dute garapen teknologikoa, tradizioen eta kulturaren arabera, alderdi ekonomikoak eta merkatukoak ahaztu gabe. Berrikuntzari eta beste irtenbide batzuen bilaketari esker aurrerapenak izan dira, eta aldatzeko premia gizakiaren funtsezko ezaugarria da. Horregatik, gaur egungo gizarteak hezkuntza teknologiko zabala behar du teknologiak eta haien oinarriak diren teknikak eta ezagutza zientifikoak errazago ezagutzeko. Garapen teknologikoaren funtsa dira oinarrizko printzipioak eta makina sinpleak, zeinak behar bezala gehitzen baitira, makina berriak eta gure inguruneko errealitatea sortzen baitituzte.

Teknologia irakasgaian arazoak edo beharrak konpontzearren objektuak, sistemak edo inguruneak garatzeko gizakiek erabiltzen dituzten teknikak sartzen dira, historian zehar eskuratutako ezagutza zientifiko eta trebeziekin batera. Horrenbestez, teknologiei lotutako ikaskuntzei koherentzia eman eta haiek osatu behar dira, teknologia guztien tratamendu integratua erabiliz, testuinguru bakoitzean behar bezala erabiltzeko, eta zeregin espezifiko eta komunak erlazionatuz. Ikasleek autonomia teknologikorako portaerak eskuratu behar dituzte, ingurumenaren eta ekonomiaren arloetako irizpideak erabilita.

Ezin da garapen teknologikoa ulertu ezagutza zientifikorik gabe, eta ezin da zientzia egin teknologiaren laguntzarik gabe; eta biek tresnak, ekipamenduak eta ezagutza teknikoak behar dituzte. Gaur egungo gizartean, arlo horiek guztiak elkarrekin erlazionatuta daude eta elkarren menpekotasuna dute, baina, aldi berean, bakoitzak jarduera eremu ezberdina du. Teknologia irakasgaiari esker ikasleek “nola egin” ikasiko dute, zientzia eta teknika bateratzen baitira; hau da, “zergatik egin daitekeen” eta “nola egin daitekeen”. Horrenbestez, teknologiaren funtsezko elementua da zenbait diziplina integratzea, konpartitutako jakintza-erreferente batekin. Erreferentzia horren oinarria ingurunean esku hartzeko modu ordenatu eta metodikoa da.

Irakasgaiak multzoka antolatzen ditu edukiak, aurrera egin ahal izan dadin funtsezko alderdietan, problema teknologiko zehatzak aztertzeko integraturik geratu behar diren horietan. Komeni da azpimarratzea ezen, problema teknologikoen ebazpenari berariaz lotutako multzorik ez egon arren, baliozkoak direla aurreko kurtsoetan ikasi diren eduki horien eginkizun nagusiaren inguruko gogoetak.

Egindako proiektuen bideoak eta argazkiak:

Hidraulika

Etxebizitzak

Patiorako Jokoen Maketak

Auto errebotatzailea

Proiektu Librea