HEZKIDETZA

Hezkidetza, baterako hezkuntza edo koedukazioa pertsonak bere banakotasun, berezitasunaren arabera, generotik at egiten den hezkuntza da, hau da, irizpide sexistei jarraiki gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio eta jarrerak kontuan hartu gabe heztea da. Gakoa da, neska eta mutilentzako, edozeinentzako baliagarria izango den pertsona eredua bultzatzea, estereotipo izan den eredu femeninoa eta maskulinoa saihestuz, estereotipo tradizionalak eta zaharkituak alde batera utziz.

Neska-mutilak batera, ikasleak elkarrekin, ikasgela berean, heztea izaten da baterako hezkuntzaren oinarrietako bat, neska eta mutilak fisikoki ez bereiztea, gela edo eraikuntza berezituetan. Irakasleek, koedukazioan hezterakoan, neska eta mutilen eskubideen berdintasunetik abiatu eta gizarte ez-sexista baterako hezteko ahalegina egin behar dute. Familien eta gizartearen adostasuna eta laguntza lortuz, ahal bada.