Gizakiok sexu bidezko ugalketa dugu; emakumezkoek obuluak deritzen gameto emeak sortzen dituzte, eta gizonezkoek, berriz, espermatozoideak deritzen gameto arrak. Bi ugaltze zelula horiek elkartzean, zigoto izeneko egitura sortzen da. Ernalketa prozesua emakumearen ugaltze aparatuan ematen da, beraz, barneko ernalketa da. Izaki berriaren garapena emakumearen umetokian burutzen da eta haurra guztiz osatua eta bizirik jaiotzen da, hau da, izaki bibiparoak gara.
Irudia 1. Gizakiaren ugalketa
Irudia 2. Ernalketako zigoto, enbrioi eta fetua.
Ugalketan hurrengo prozesuak garatzen dira:
Ugal aparatuko organoetan zelula espezializatuak, gametoak (obuloak eta espermatozoideak), eratzen dira.
Emakumezko eta gizonezko gametoak elkartzen dira ernalketa prozesuaren bidez, eta zigotoa (zelulabakarra) eratzen da.
Zigotoaren garapena ere umetokian ematen da, hainbat faseetan ematen da prozesua, lehenik zigototik enbrioira, gero enbrioitik fetura eta azkenik fetua ume bezala jaiotzen da.
Umea jaiotzetik garatu egiten da, sexu organoak heltze prozesu jasaten dute gametoak eratuz eta ugaltzeko gaitasuna lortuz.
Fertilización (Nucleus Health España video)
2.1. Haurtzaroa. Lehen mailako sexu-karaktereak
Jaiotzetik ugal aparatua eratuta dago, barrutik zein kanpotik. Gizonen kasuan zakila eta eskrotoa, neskeengan bulba. Ugaltze organo horiek lehen mailako sexu-karaktereei dagokie. Etapa hau jaiotzetik hamar urte inguru irauten du.
2.2. Pubertaroa. Bigarren mailako sexu-karaktereak
Gizakiak harmar eta hamalau urte dituen tarte horretan, sexo-organoak helduz joaten dira. Neskengan lehen hilekoa agertzen da, eta mutilak, berriz, espermatozoideak sortzen hasten dira. Etapa hori pubertaroa deritzo.
Heltzean, ugaltze-organoak hormonak sortzen hasten dira, eta hormonek bigarren mailako sexu karaketereak agertzea eragiten dute. Horrek neska mutilen arteko desberdintasun fisikoak areagotzen ditu.
Neskei bularrak hazten zaizkie, aldakak zabaldu eta ilea agertzen zaie pubisean eta besapean.
Mutilengan hezurren lodiera eta gihar masa hazi egiten dira, ahotsa baxuago bihurtzen zaie eta bizarra agertzeaz gain, pubisean eta besapean ere azaltzen zaie ilea.
¿Cómo se vive siendo INTERSEXUAL? (Platanomelón)
Metamorphosis (Zortzi produkzioak)
2.3 Nerabezaroa. Sexu-heldutasuna
Bigarren mailako sexu-karaktereak garatu bitartean (bi urtetetik bost urtera bitartean irauten du) pertsonok independentzia premia sumatzen dugu, bai eta gure sentimenduak eta gorputza ezagutzekoa ere; sexu grina agertzen zaigu, eta lagun taldean bilatzen dugu sostengu emozionala. Sarri askotan, gatazka-egoerak sortzen dira helduekiko harremanetan; batez ere gurasoekiko eta irakasleekiko harremanetan.
Etapa horri nerabezaroa esaten zaio, eta hartara iristean, organismoa prest dago ugalketarako.
2.4 Helduaroa. Garapenaren amaiera
Nerabezaroa igarotakoan, helduaroa iristen da, hogei edo hogeita bost urte betetzen ditugunean, gutxi gorabehera.
Garapen-bidean dauden herrialdeetako landa-gizarteetan, ohikoa da emakumeek helduarora iritsi baino lehen izatea seme-alabak; hamabost edo hamasei urte dituztela, alegia.
Gure gizartean, ordea, hori ez da ohikoa. Nerabeek ez dute seme-alabarik izaten, eta urte asko ematen dituzte hezkuntzan, familia egonkorra eta segurua eratzeko aukera emango dien gizarte egoera lortzearren.
Obulutegiak: Arbendola baten forma eta tamaina dute. Lotailu baten bidez umetokiari lotuta daude. Haietan obuluak heltzen dira.
Falopioren tronpak: Obulutegi bakoitza umetokiarekin lotzen duten hodiak dira. Barrualdea zilioz estalita dute, obulua bultzatzeko.
Umetokia: Organo hutsa da, eta barrualdea odol-hodi ugariko epitelio batez, endometrioaz, estalita dago. Epitelio horretan ezartzen da obulu ernaldua. Umetoki-lepoa deritzon estugune bat du, baginarekin lotua.
Bagina: Pareta gihartsuko hodia da, eta umetokia kanpoaldearekin lotzen du. Haren beheko muturra irekigune baginalaren bitartez zabaltzen da kanpoaldera.
Klitoria: Nerbio bukaera ugari dituen organoa da; horregatik da hain sentibera. Ezpain txikiek bat egiten duten lekuan dago.
Ezpain handiak: Kanpoko sexu-organoak estaltzen dituzten larruazal-tolesak dira, eta bi izterren artean kokatzen dira.
Ezpain txikiak: Larruazal mehe eta sentiberako tolesak dira, ezpain handien ondorioz estalita gertaen dira.
Emakumezkoen ugaltze-aparatuaren barruan ernalketa gertatzen da, eta bertan garatzen dira enbrioi eta fetua, erditzean haurra jaiotzen den arte.
Ikusi hurrengo simulazioa.
Irudia 3. Emakumezkoen ugal-aparatua
Irudia 4. Emakumezkoen ugal-aparatua
Jaiotzatik, neskato baten obulutegietan 400.000 zelula inguru daude, unea iristean banaka-banaka heldu eta obulu bihurtzen hasteko prest. Haatik, emakumearen aro ugalkor osoan 450 obulu baina ez dira heltzen. Obulua da gameto edo ugaltze-zelula emea. Oso zelula handia da, gutxi gorabehera 1mm-eko diametrokoa. Obulutegiaren barruan heltzen da, Graafen izeneko kapsula baten barruan.
Folikulua zabaldu egiten da eta Falopioren tronpara isurtzen du, zelula txikiagoek bere inguruan babes estalki bat osatzen dutelarik. Kanporatua izaten den unetik aurrera, gutxi gorabehera 24 orduz izango da ugalkorra obulua. Tarte horretan ugaldu ezean hil egiten da.
Irudia 5. Obulo baten egitura
Irudia 6. Obulo bat espermatozoideez inguratua
Gizonezkoen ugaltze-aparatuko organoek espermatozoideak sortzen dituzte eta, ondoren mekumezkoen ugaltze-aparatuan jartzen dituzte.
Barrabilak: Eskrotoan dauden guruinak dira. Espermatozoideak garatzen dira haietan.
Uretra: Kanpoaldera doan hodia da. Hazi-isurketan, uretrako pareta gihartsuak erritmikoki uzkurtzen dira, espermatozoideak kanpora bultzatzeko.
Prostata: Uretra biltzen duen guruina da, intxaurrarren tamainakoa. Prostata-likidoa eratzen du, espermatozoideak uretrako eta baginako azidotasunetik babesteko.
Epididimoa: Hodi luzea da, mehea eta kiribildua, barrabil bakoitzaren gainean kokatua. Haren barruan heltzen dira espermatozoideak.
Hodi deferenteak: Epididimoaren jarraipena dira. Uretran amaitzen dira.
Semen-besikulak: Semen-likidoa sortzen duten guruinak dira (likido horretan dabiltza igerian espermatozoideak). Hodi deferentean amaitzen dira.
Zakila: Zilindro formako organoa da. Muturra, zakil-mokoa, zabalagoa da eta prepuzioa deritzon larruazal atzeragarriaz estalita dago.
Eskrotoa: Larruazalez eta mintzez osatutako poltsa da, barrabilak bildu eta sabelaz kanpora kokatzen dituena. Larruazal horrek bilgor-guruina asko ditu.
Irudia 7. Gizonezkoen ugal-aparatua
Irudia 8. Gizonezkoen ugal-aparatua
Jard 2. Egin honako ariketa interaktibo hauek
Espermatozoideak etengabe sortzen dira hodi seminiferoetan. Handik, egun batzuetan bidaiatu ondoren, epididimora iristen dira; denbora tarte horretan lortzen dute erabat heltzea, eta abiadura handian igeri egiteko aukera ematen dien falgelo luzea garatzen dute. Espermatozoideak obuluak baino askoz txikiagoak dira, eta askoz ugariagoak. Egunero dozenaka milioika barrabiletan. Hazi-isurketaren bidez irteten dira, une horretan kanporatzen baita semena. Espermatozoidez gain, likido labaingarriz, semen-likidoz eta prostata-likidoz dago osatua semena. Espermatozoideek, baginaren barruan utzitakoan, 3-5 egun irauten dute bizirik; epe horretan gerta daiteke ernalketa.
Irudia 9. Espermatozoide baten egitura eta bere atalak
Irudia 10. Espematogenesis prozesua
Ziklo obarikoak umetokiko ziklo edo menstrual deritzenekin lotura du. Biak ere hipofisiko eta obarioetako hormonek erregulatzen dituzte. Ernalketarik ez bada, 28 egunetik behin errepikatzen da gutxi gorabehera.
Ciclo menstrual ovárico y uterino (Egg educación)
Obulua eratzeko, heltzeko eta askatzeko obarioan gertatzen diren aldaketen multzoari deritzo. Prozesu horretan, sexu hormona femeninoak sortzen dira. Obogenesiak dirauen bitartean gertatzen da, bi obarioetan txandaka.
Hilerokoaren lehen egunean hasten da eta hamalau egun inguru irauten du. Hipofisiak FSH hormona ekoizten du, obarioetako folikulu bat eta haren barruko obozitoa heltzea eragiteko. Hazten doan heinean, folikulua estrogenoak ekoizten hasten da
14. egunaren bueltan izaten da, FSH hormonak eta estrogenoak maila gorenera iristen direnean. Une horretan, hipopfisiak LH hormona askatzen du. Hormona horrek folikulu heldua haustea eragiten du eta, hortaz, obulua Falopioren tronpetara askatzen da
15. egunetik 28. egunera bitartean irauten du, gutxi gorabehera eta, ernalketarik ez badago hilekoa jeisten da. Hautsitako folikulua gorputz luteoa edo hori bihurtzen da. LH hormonaren eraginez, gorputz luteoa progesterona jariatzen hasten da.
Irudia 11. Ziklo obarikoa eta menstruala biltzen dituen taula.
Enbrioia hartzeko asmoz umetokiko endometrioan gertatzen diren aldaketei deritze. Aldian-aldian errepikatzen da.
El ciclo menstrual (Un profesor)
Zikloaren 1.go egunean hasten da eta 5-7 egun irauten du. Ernalketarik ez bada, gorputz luteoa endekatu egiten da eta progesterona ekoizteari uzten dio. Horren eraginez, endometrioa askatu, eta hilekoa jeisten da.
Hilekoa amaitzen denetik obulazioaren unera arte irauten du. Folikulu obarioak ekoitzitako estrogenoek umetokiaren endometrioa berregitea eta loditzea eragiten dute.
Fase honek obulaziotik hurrengo hilekora bitarteko tartea hartzen du. Gorputz luteoak jariatutako progesteronak endometrioa ahalik eta gehien loditzea eragiten du, hura prest egon dadin ernaldutako obulua hartzeko.
Obulutegiek txandaka obulu bat askatzen dute hilero Falopioren tronpetara: Emakumeak gizon batekin koitoa-zakila baginan sartzea- egin badu, espermarekin batera baginan sartu dira espermatozoideak. Falopioren tronpetarainoko bidea egin dute eta han ernaltzeko prest dagoen obulu batekin elkartuz gero ernalketa gertatuko da. Hau da, obulu eta espermatozoide baten elkarketa. Batzuetan ordea ernalketa uteroan eman daiteke. Sortzen den lehen zelulari zigotoa esaten zaio. Hain zuzen lehen zelula multzoa honen zatiketa mitotikoaren ondorioz sortuko da. Lehen 8 asteetan enbrioi izena ematen zaio. Handik aurrera, berriz, fetua.
Ernalketa obulazio garaian gertatzen da. Aurrez aipatu moduan obuluak 24-48 orduko bizi iraupena du, espermatozoideak berriz 72 orduko. Beraz emakumearen egun emankorrak obulazioaren aurreko eta ondoko 3 egunak izan daitezke, gutxi gorabehera.
Gametoak gerturatzea: Zakil zuta baginan sartu behar da (koitoa) eta eiakulazioa gertatu behar da. Horrela espermatozoideak, baginaren barruan sartuko dira. Semenak 300 milioi espermatozoide inguru ditu, baina horietatik guztietatik bakar batek baino ez du lortuko obuluarekin bat egitea.
Gametoak bat egitea: Obuluarekin bat egiten duen espermatozoideak obuluaren azaleko geruza apurtzeko entzimak jariatuko ditu, eta espermatozoidearen burua barrura sartuko da. Hori gertatzen denean obuluak, eranalketa mintza sortuko du, espermatozoide gehiago sar ez daitezen. Gameto bakoitzak 23 kromosoma dituenez, espermatozoidearen eta obuluaren nukleoak bat egiten dutenean, 46 kromosomako nukleo bat eratuko da (giza espeziearen berezko kromosomen kopurua). Eratutako lehen zelula horretatik pertsona berri bat sortuko da.
Enbrioiaren eratzea: Zigotoa hainbat aldiz zatitzen denean, morula eratzen da, eta ondoren enbrioia. Enbrioi hori lehenengo egunetan, obuluaren biteloko substantzia nutritiboez elikatzen da.
Habiaratzea: Enbrioia endometrio baskularizatuan sartzen da.
Zigotoa sortzean, Graafen folikuluaren endekapena eragozten duen substantzia bat eratzen da. Folikuluak beraz, progesteroan ekoizten jarraitzen du, eta horrela, endometrioak bizirik eta funtzional irauten du. Endometrioa endekatzen ez denez, ez da hilerokorik izaten, eta horixe hartzen da haurdun egotearen lehen sintomatzat. Zigotoa berehala hasten da zatitzen, eta berdin berdinak diren bi zelula eratzen dira. Zelula horiek ordu gutxitik behin, zatitu egiten dira. Umetokira heltzeko behar dituzten egunetan, ehunka zelula izatera iristen dira eta gutxi gorabehera zentrimetro-erdiko diametroa duen esfera hutsa eratzen dute. Zelula esfera hori umetokira heltzean, endometrioari itsasten zaio. Une horretatik aurrera, enbrioia esaten zaio, eta hiru egitura garrantzitsu garatzen dira:
Plazenta: Endometrioan plazenta izeneko organo bat garatzen da, amaren eta enbrioiaren arteko lotura egiten duena.
Zilbor-hestea: Enbrioia eta plazenta lotzen ditu, eta barruan hiru odol-hodik osatzen dute. Odol horietako bi arteriak dira eta mantenugaiak garraiatzen dituzte amarengandik enbrioiarengana. Hirugarrena berriz, zaina da, eta umearen hondakin-substantziak bildu eta amarengana eramaten ditu kanporatuak izan daitezen.
Zaku anmiotikoa: Likido amniotikoz betetako zakua da. Haren barruan egoten da enbrioia.
Ikusi teknopoliseko bideoa.
Zenbait faktorek asaldurak sor ditzake ugalketa organoen funtzionamenduan. Organo horiei eragin diezaieketen gaixotasun ohikoenak ezagutzen baditugu eta higiene nahiz prebentzio neurri egokiak hartzen baditugu, bizi kalitate eta sexu osasun hobeak izango ditzakegu.
Bi gaixotasun motak eragin diezaiekete gizonen eta emakumeen ugaltze aparatuei: asaldura anatomikoengatik edo fisiologikoengatik sortzen diren gaixotasunak eta sexu transmisiozko gaixotasunak (STG).
Gizonezkoetan:
Fimosia: Prepuzioaren eraztuna estutzea. Glandea eragozten du. Kirurgiaz zuzen daiteke.
Orkitisa: Testikulu edo barrabilen handitzea, infekzio edo traumatismo baten eraginez.
Kriptorkidia: Testikuluen eskrotoa ez jeistea, guztiz edo zati batean. Kirurgia bidez zuzentzen da.
Prostatako hiperplasia: Prostataren tamaina neurriz kanpo handitzea. Pixa egiteari eragiten dio.
Minbizia: Tumore gaiztoak. Ohikoenak prostatakoa eta testikuluetakoak dira.
Emakumezkoetan:
Endometriosia: Ehun endometriala umetokitik kanpo haztea. Mingarria da eta tumore onberak eragiten ditu.
Amenorrea: Hilekoa ez izatea, aldi batez edo denbora luzez. Normalean arrazoi hormonalengatik izaten da.
Dismenorrea: Ziklo menstrual irregularrak izatea. Normalean mingarriak izaten dira.
Mioma: Umetokiaren barruan garatzen den tumore onbera.
Leukorrea: Baginako jariatze usain txarrekoa, esne itsurakoa edo odoltsua, infekzioen edo minbiziaren eraginez.
Minbizia: Tumore gaiztoa. Ohikoenak umetoki lepoko minbizia, obarioetakoa eta bularrekoa dira.
Testikuluak, uzkia eta iztartea egunero garbitzea ur eta xaboiarekin.
Zakila garbitzea, prepuzioa batez ere jariakinak metatu ez daitezen.
40 urtetik gora azterketa andrologikoak aldian behin egitea
Alua, uzkia eta iztartea egunero garbitzea ura eta xaboia erabiliz.
Lehen hilerokotik aurrera azterketa ginekologikoak egitea
Adi egotea genitalen usin sendoei, ohiz kanpoko jariakinei, hanturei, infekzioei edo bestelako gaixotasunei lotuta egon baitaitezke.
Latexezko preserbatiboak erabiltzea sexu harremanetan, sexu transmisiozko gaixotasunetatik babesten duen metodo antikontzeptiboa baita.
Sexu transmisiozko gaixotasun bat izanez gero, bikotekideari jakinaraztea, hura kutsatu ez dadin
Métodos anticonceptivos. (TV UNAM)
Gizakiarengan, sexualitateak eta ugalketak ez dute zertan bat izan. Lagundutako ugalketa-teknikei esker, pertsona bat haurdun gera daiteke sexu-egintzaren beharrik gabe. Metodo antikontzeptiboei esker, berriz, pertsona batek sexu-harremanak izan ditzake, haurdun geratu gabe. Garrantzitsua da eskura dauzkagun metodo antikontzeptibo guztiak ezagutzea, egoera bakoitzari ondoen egokitzen zaiona aukeratu ahal izateko. Hauek dira aipagarrienak:
Taula. Metodo antikontzeptiboak
Metodo antikontzeptiborik fidakaitzena
Metodo antikontzeptiboen artean fidakaitzena coitus interruptus esaten zaiona da, atzera martxa ere deitua. Hazia isuri aurretik zakila baginatik atera eta sexu-egintza etetean datza.
Metodo hau ez da oso eraginkorra. Izan ere, prostata likidoan, hazia isuri baino askoz ere lehenago jariatzen den horretan, emakume bat haurdun geratzeko adina espermatozoide daude.