GIZA GORPUTZAREN ANTOLAMENDUA
Antolamendu mailak
Izaki bizidun guztiak zelulaz osatuta gaude. Zelula horiek elkartu egiten dira eta egitura konplexuak eratzen dituzte: ehunak, organoak, eta abar. Gizakia izaki bizidun zelulaniztuna da, animalien erreinukoa. Gainerako izaki bizidunen antzera, zenbait antolaketa mailatan egituraturik dago.
Materia biziaren antolaketa mailak:
1.1.1. Maila abiotikoak (bizigabeak):
Maila azpiatomikoa: Atomoek osatzen dituzten partikulak dira: protoiek, neutroiek eta elektroiek osatzen dute.
Maila atomikoa: Atomoek osatzen dute: karbonoa, oxigenoa, fosforoa, nitrogenoa.
Maila molekularra: Materia bizia eratzen duten molekulek osatzen dute: biomolekulek.
Ez organikoak: ura eta gatz mineralak.
Organikoak: gluzidoak, lipidoak, aminoazidoak, azido nukleikoak.
Maila makromolekularra: Molekulak elkartzen direnean. Proteinak adibidez.
Organulu maila: Organulu zelularrek osatzen dute maila hori. Mitokondrioa, erribosomak adibidez.
1.1.2. Maila biotikoak (bizia dute):
Maila zelularra: Zelulez osaturik dago. Prokariotoak, eukariotoak. Bakterioak, protozooak, alga eta onddo zelulabakarrak.
Ehun-maila: Antzeko zelulez osaturik dago. Adibidez: gihar ehuna, odola.
Organo-maila: Ehun mota ugari elkartuta eratzen da. Adibidez: bihotza, urdaila.
Sistema-maila: Antzeko organok osatzen dute. Adibidez: gihar-sistema, eskeleto-sistema.
Aparatu-maila: Organo desberdinak osatzen dute. Adibidez: digestio-aparatua, lokomozio-aparatua.
Organismo-maila: Izaki bizidunaren osotasunari dagokio. Maila honetakoak dira, besteak beste, alga eta onddo zelulaniztunak, landareak eta animaliak.
Populazio-maila: espezie bereko banakoen multzoa. Adibidez: ariztia, artaldea.
Komunitate-maila: Leku berean dauden populazioen multzoa. Adibidez: Aritzak, basurdeak, untxiak.
Ekosistema-maila: Komunitate multzoa (ingurunea eta haien arteko harremanak). Adibidez: Baso mediterraneoa, …
Ekosfera: Lurra osaten duen ekosistema multzoa.
"Robert Hooke zelula hitzaren garatzailea izan zen 1667. urtean "
"Antony van Leewenhoek mikroskopio bidez lehenengo mikroorganismoak aztertu zituen 1674. urte inguruan"
"Theodor Schwannek eta Matthias Scheidenek zelulak izaki bizidunen oinarrizko egitura direla ondorioztatu zuten XIX. mendean"
"Rudolf Virchow zelulen ugalketa ikusi zuen mikroskopioaren bidez XIX. mendean"
Aurreko ikerlarien teorietan oinarrituz teoria zelularra aurkeztu zen. Teoriak hurrengoa dio:
Izaki bizidun guztiak zelula batez edo gehiagoz osaturik daude.
Zelula guztiak aurreko beste batzuetatik sortzen dira.
Izaki bizidunen bizi-funtzioak zelulan ere gertatzen dira: nutrizioa (autotrofo/heterotrofo), erlazioa eta ugalketa (asexuala/sexuala).
Zelula guztiek dute haren ezaugarriak agintzen dituen material genetikoa, eta hori zelula-amatik zelula-alabetara igarotzen da.
Zelula sinpleak dira, organismo zelulabakarrez osatzen da prokariotoen taldea , adibidez bakterioak.
Zelula mota honek ez du nukleorik, informazio genetikoa nukleoidean biltzen da, organulu (erribosomak, bakuolak, ...) gutxi izaten ditu bere zitoplasman
Mintz plasmatikoaren inguruan pareta zelular bat dute egonkortasuna eta zurruntasuna emanez. Pareta hau zeharkatuz flageloa topatu dezakegu bakterio espeziee askok egitura honen bidez ingurune likidoetan mugimendua lortzen baitute.
Zelula eukaritoak nukleodun zelulak dira, informazio genetikoa nukleoaren barruan jasoz.
Talde hau bi zelula motaz osatua dago: animalia-zelula eta landare-zelula
Giza gorputzaren kasuan animalia-zelula aerobiko eta heterotrofo eukariotikoak dira.
Zelula. Ezaugarriak, mota eta funtzionamendua
Zelula inguratzen duen mintza da.
Bere funtzioak hurrengoak dira:
babesa eman
mantenugaien sarrera erregulatu
hondakinen irteera erregulatzen du
Mintz plasmatikoa eta nukleoaren artean dagoen espazioa da
Ur disoluzio bat da
Zelula organuloak hemen daude
Zelularen barnean topatzen den egitura esferikoa da
Bere osagaiak hurrengoak dira:
Mintz nuklearra
Nukleoplasma: ur disoluzioa
Kromatina: material genetikoa
Nukleoloa
Giza enbrioiaren garapeean zelula guztiak berdinak dira, zelula horietako edoizenek zelula, ehun eta organo ezberdinak sortu ditzake.
Hazkuntza eta berritze prozesuetan zehar zelulak bikoiztu daitezke (mitosi prozesua), kasu batzuetan zelulak eraldatzen dira minbizi zelula bihurtu. Minbizi zelulak kontrolik gabeko hazkuntza bat jasan dezakete tumore bat sortuz, orokorrean solidoak izaten dira baina badura salbuespena, odoleko minbizia edo leuzemia sortzen dutenak adibidez.