Azukrea kanaberatik eta erremolatxatik lortzen den elikagaia da. Askotan entzungo zenuen “goxoki” asko hartzea txarra dela. Arrazoia omen da hortzetako txanxtarra sortzea errezten duela. Baina, horrez gain, ikerlariek deskubritu dute azukre asko hartzeak hainbat gaixotasun larru eragiten dituela. Hala nola, diabetesa, loditasuna eta bihotz-arazoak.
Azken urteetan asko igo da azukrearen kontsumoa. Hainbeste, ezen herrialde batzuetan lehen aipatutako gaixotasunak asko handitu diren eta arazo larria bihurtu den.
ARAZOA
Osasun-arduradunek azukre gehiegi hartzen dugula esaten dute, eta, horren eraginez hainbat osasun-arazo handitzen omen dira. Azken egunetako albisteen arabera edari azukredunen BEZ %10etik %21era igoko omen da. Hain larria al da arazoa? Benetan hainbeste azukre hartzen dugu eguneroko dietan?
ATAZA
Zure eguneroko dietan eta egun berezietan lagunekin edota familian hartzen dituzun elikagaien azukre-edukiaren ikerketa egitea eta gazteen osasunean eragin ditzakeen osasun-arazoak aztertzea. Ondoren,modu adierazgarrian islatuko dituzu emaitzak gelan edo ikastetxean.
JARDUERAK
Bi diabetes mota daude, diabetes 1 eta diabetes 2. Zertan bereizten dira?
Demagun esperimentu batean, hiru ogiren digestioak glukosa-mailan duen eragina ikertu nahi dela gazte batengan. Ogia digeritzeko prozesuan fase hauek gertatzen dira:
Ogia hartu eta berehala, hartutakoa digeritzen hasten da.
Digestioan lortutako molekulak hesteetara iristean xurgatzen hasten dira.
10-15 minutura odoleko glukosa-maila aldatzen hasten da.
Lehenengo egunean, ogi zuri bi zati jaten ditu eta medikuek odoleko glukosa maila kontrolatzen diote bi ordutan zehar.
Hurrengo egunetan, esperimentua errepikatzen dute ogi beltza (erdi-integrala) eta ogi integrala erabiliz.
Grafikoak hiru esperimentuen emaitzak adierazten ditu.
a) Deskriba ezazu ogi zuria jateak odoleko glukosa-mailan izan duen eragina.
b)Bilatu informazioa hiru ogi horien arteko aldeak ezagutzeko. Zein dira?
c) Diabetikoei ogi integrala jatea gomendatzen zaie. Azaldu horren arrazoia.
Kola edariaren argazkian ikusten dena zuk zeuk kalkulatu dezakezu. Taldean, jaso astean zehar hartzen dituzun hainbat elikagairen etiketak eta kalkulatu bakoitzari zenbat azukre-koxkor dagokion. Balantza erabiliz neurtu azukre koxkor baten pisua, eta, ondoren, egin kalkuluak. Argazkiak egiten badituzu, informazio adierazgarriagoa izango duzu.
ATAZA
Sortu ezazu iragarki bat gazteen artean azukre kontsumoa murriztu dadin.