Bilatu OMEk nola definitzen duen Osasuna:
Bilatu informazioa OMEren inguruan:
Zenbat herrialdek osatzen dute erakundea?
Zerrendatu bere 3 “Helburu edo/eta funtzioa.
¿Qué es la salud? (Alejandro Jadad)
«La salud es un estado de completo bienestar físico, mental y social, y no solamente la ausencia de afecciones o enfermedades» (OME/WHO)
4. jarduera. Gorputzeko tenperatura gaixotasunean.
¿Qué son las enfermedades infecciosas? (Noticias IGSS)
Dakigunez, hainbat gaixotasun ohikoak dira gure ingurunean. Beste batzuk, aldiz, oso arraroak dira. Era berean batzuk kutsakorrak dira eta beste batzuk ez. Kaleko hizkeran sinonimotzat jotzen badira ere, ez da gauza bera gaixotasun kutsakorra eta infekziosoa.
Gaixotasun infekziosoak, mikroorganismoek eragindakoa da. Begi-bistaz ikusten ez diren mikroorganismoek sortzen dituzte gure gorputzean sartu eta ugaltzen hasten direnean. Mikroorganismo horiek patogeno izenaz ere ezagutzen dira. Adibidez, azalean zauri handi bat egiten baduzu, berehala sartuko dira inguruko mikrobioak, eta garbitzen ez baduzu gaixotu zaitezke.
Gaixotasun kutsakorra, aldiz, pertsona gaixoak pertsona osasuntsuari igorritakoa da, eta beste edozein jatorri izan dezake.
Infekzio-gaixotasun gehienak kutsakorrak badira ere, ez da gauza bera gertatzen kasu guztietan, zauriaren kasua adibide. Baina litekeena da pertsona bat infektaturik egotea, baina gaixotasuna ez garatzea. Indibiduo eramaile esaten zaio horri –gaixotasuna pairatzen ez badu ere, kutsatu egin dezake–.
Organismoan barneratzen diren mikroorganismo patogenoak eragiten dituzte gaixotasun infekziosoak. Birusak eta organismo biziak (bakterioak, onddoak eta protozooak) patogenoak izan daitezke; gaixorik dagoen pertsonak edo/eta animaliak osasuntsu dagoena kutsatzen du eta azken horretan ugaldu egiten dira.
Louis Paster (1822-1895) zientzialariak ikusi zuen lehendabiziko aldiz mikroorganismoen eta gaixotasun batzuen arteko lotura. Zetaren industriako harrak hiltzen zituen gaixotasunak ikertzen ari zela, protozoo txiki batek sortzen zuela ikusi zuen. Halere Pasteurren garaikide zen Robert Koch-ek (1843-1910) bakartu zuen gizakiarengan tuberkulosia sortzen duen bakterioa.
Zure inguruan eta zure gorputz barnean milaka mikroorganismo daude, batzuk zuri laguntzeko prest eta beste batzuk zuri erasotzeko zain. Mikroorganismo izenez ezagutzen ditugu begi-bistaz ikusten ez diren izakiak. Zientzialariek hainbat tresna erabiltzen dituzte haien irudia handitu eta aztertzeko. Lurrazalaren gaineko ia edozein tokitan aurki daitezke. Hainbat mota bereizten ditugu: protozooak, onddoak, bakterioak eta birusak.