Testuingurua:
Datuen arabera, munduko biztanleriaren % 25ek buru gaixotasunen bat jasango du bere bizitzan zehar. 450 milioi pertsonek (hau da, planetako biztanleriaren %1ak) nolabaiteko eskizofrenia bat garatuko du bere bizitzan zehar. Mundu Erakundearen arabera 2020 urtean depresioa bigarren ezgaitasun-arrazoia izan zen eta gaixotasun hau, emakumeek gehiago pairatzen dute gizonezkoek baino. Buru gaixotasuna duten pertsonek beren buruaz beste egiteko arrisku handiagoa dute. Hala ere, buru gaixotasunaren inguruan hedabideetan agertzen den informazio ugari ez da zuzena. Gainera, gizartearen parte aktibo izateko arazoak dituzte, izan ere, buru gaixotasun larria duten pertsonen % 70 eta 80 bitartean langabezian daude.
Bestalde, gaixotasun neurodegeneratiboak oso ohikoak dira 65 urtetik gorako pertsonen artean, eta 80 urtetik gorako herritarren erdiei baino gehiagori eragiten diete. Aurreikuspenek zioten, 2020an, Euskadin, 65 urtetik gorako 500.000 pertsona baino gehiago egongo zirela eta gainera zenbaki horiek goranzko joera bat dutela. Kontuan hartu behar da, agerpen engainagarria dutela, modu disimulatuan gertatzen baitia. Pixkanaka eta modu kronikoan garatzen baita eta tratamenduak ez dira oso eraginkorrak.
Arazoa: Sarreran aipatutako datu guzti hauek kontuan hartuz, behar bezain beste informazio ba al dugu buruko gaixotasun ezberdinen inguruan. Ezagutzen al ditugu? Gaixotasun honi aurre egiteko laguntza/elkarterik ba al da gure inguruan?
Helburuak:
EAE-ko elkarte desberdinak ezagutzea.
Gaiaren inguruan ikasleen sentsibilizazioa bultzatzea.
Zeregina: Buruko gaixotasun modura sailkatutako gaixotasun bat oinarritzat hartuz, bere inguruko informazioa jasoko duen hitzaldi bat osatzea (gaixotasunaren zergatia, jatorria, sintomak, tratamendua, intereseko datuak, ...). Euskal Autonomia Erkidegoan gaixotasunaren inguruan sortutako elkarterik bada ere komenigarria lizatake bere berri ematea.
"Amiltzen ez direnak" (Ur handitan saioa)
"Klak" (Ur handitan saioa)
"Psikiatrikoan" (Ur handitan saioa)
"Handia" (Ur handitan saioa)
Testuingurua:
Handia, 2017. urtean Jon Garañok eta Aitor Arregik idatzi eta zuzendutako euskal filma da. Urte hartan bertan Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean lehiatu zuen eta hori lortzen zuen hirugarren euskarazko filma da. Euskal Zinemaren Irizar saria eta "Epaimahaiaren Sari Berezia" irabazi zituen eta Goya Sarietan 10 sari lortu zituen zeuzkan 13 izendapenetatik. Horien artean zuzendari onenaren eta film onenaren sariak alegia. Euskarazko inoizko filmik ikusiena izan da. Filma errealitatean oinarritzen da. 1818an Altzon jaio zen Migel Joakin Eleizegiren istorioa da zehazki. 20 urterekin akromegalia gaixotasunaren ondorioz berriro hazten hasi eta hil zen arte ez zen gelditu, badiote 2,41m neurtzera iritsi zela. Akromegalia , hipofisi guruinaren gehiegizko jardueraren ondorioz sortutako gaixotasuna da, gaixoengan hazkuntza handia eragiten duena. Nanismoa aldiz, hazkuntzan izandako arazoen ondorioz ohi baino txikiagoa den pertsona bat pairatzen duen sindromea da. Sindrome hau pairatzen duten pertsonak nano edo ipotx deitzen zaie. Hainbat arrazoirengatik gerta daiteke nanismoa, hala nola, nutrizio-gabeziak, arrazoi genetikoak edo arazo hormonalak. Datuen arabera 20.000-25.000 pertsonatik bat ohi baino txikiagoa izan ohi da.
Arazoa: Sarreran aipatutako gaixotasun hauek ezagunak al zaizkigu? Gaixotasun hauek pairatzen dituzten biztanleak istorian zehar ezkutuan gorde izan dituzte familiek edo hainbat duintasun gutxiko ikuskizunetan erabili izan dituzte (Altzoko Handia kasu). Baina egun kalean behar bezainbesteko errespetuzko tratua jasotzen al dute? Euskal Autonomi Erkidegoan ba al da gaixotasun honi aurre egiteko laguntza/elkarterik?
Helburuak:
EAE-ko elkarte desberdinak ezagutzea.
Gaiaren inguruan ikasleen sentsibilizazioa bultzatzea.
Zeregina: Sistema endokrinoa osatzen duten guruinen funtzionamendu okerraren ondorioz sortutako gaixotasun bat oinarritzat hartuz, bere inguruko informazioa jasoko duen hitzaldi bat osatzea (gaixotasunaren zergatia, jatorria, sintomak, tratamendua, intereseko datuak, ...). Euskal Autonomia Erkidegoan gaixotasunaren inguruan sortutako elkarterik bada ere komenigarria lizatake bere berri ematea.