Elikagaiak bizi-funtzioak egiteko behar dituzun materia eta energía ematen dizute, zure gorputzaren garapena eta energia bermatzen dute
ELIKADURA: Ekintza kontziente eta borondatezkoa da. Elikagaiak hartu eta zure gorputzean sartzeko prozesu multzoa da. Beraz, norberak erabakitako ekintza da, nahitakoa.
Pertsona baten elikadura faktore askok baldintzatuta egon daiteke: ekonomikoek, erlijioek, klimak, ohiturek, publizitatea…
NUTRIZIOA: Prozesu ez-borondatezkoa eta oharkabekoa (nahigabekoa) da, gure kontroletik kanpo gertatzen dena. Guk ez dugu erabakitzen noiz eta nola digeritu behar den gure urdailean elikagai bat. Gorputz barnean janaria eraldatzeko gertatzen den prozesu multzoa da.
Energia lortzeko eta gure materia sortzeko baliatzen ditugun substantziak mantenugaiak deritze. Mantenugai (nutrienteak) horiek elikagaietatik lortzen ditugu.
Mantenugaiak ezinbesteko substantziak dira gorputzarentzat, bizi-funtzioak bete ahal izateko (mugitu, elikatu, ugaldu).
a. Ura: Materia bizidunaren osagai nagusia. Giza gorputzaren pisuaren %65 ura da. Egunero 2 litro ur hartzea gomendatzen da. Giza gorputzaren ur-galera: gernua (1500ml/egun), azala (500ml/egun), arnasa botatzea (400ml/egun), gorotzak (150ml/egun).
Funtzioak:
Giza gorputz barneko garraioan parte hartzen du.
Substantzia ugari dizolbatzen ditu.
Metabolismo erreakzio kimiko askotan esku hartzen du.
Erregulatzaile termikoa da.
Hondakinak kanporatzen laguntzen du.
b. Gatz mineralak: Gure gorputza ondo aritzeko dietan 15 mineral mota hartu behar ditugu. Dietan sartu beharreko elementu mineralak kaltzioa, burdina, sodioa, fosforoa, potasioa, magnesioa eta iodoa dira. Giza gorputzaren %6 gatzez osatuta dago.
Funtzioak:
Egiturazkoa. Hezurrak eratzen dituzte (Ca, P)
Erregulatzailea. Bizi prozesuetan parte hartzen dute (K,NA, Ca)
Gluzidoak: C,H eta O-z osatutako biomolekulak dira. Karbohidrato esan ohi zaie. Gluzidoen funtzio nagusia energetikoa da. Erreserba-moduan energia gehien behar duten ataletan daude, gibela, muskulu eta garunean.
Gluzidoen sailkapena:
Sinpleak: Azukreak adibidez. Fruituetan, eztian edota esnean daude. Ohikoenak glukosa, fruktosa, sakarosa eta laktosa dira.
Konplexuak: Azukre sinpleak elkartuz osatzen dira. Almidoia landareen azukre erreserba da eta glukogenoa berriz animalien azukre-erreserbak hartzen duen izena da, glukosa askoz osatua.
b. Lipidoak: C,H eta O-z osatutako biomolekulak dira eta batzuek P,N eta S ere badute.
Funtzioak:
Funtzio energetikoa dute. Gure gorputzean energia-erreserba moduan pilatzeko erabiltzen diren molekulak dira (gantzak eta olioak).
Egitura askotan ere erabiltzen dira (mintzak, gantzak, babesa).
Funtzio erregulatzeailea ere izan dezakete (hormona esteroideak).
c. Proteinak: C,H, O eta N-z osatutako biomolekulak dira. Aminoazido izeneko molekula sinpeagoak elkartuta sortzen dira proteinak. Animalia jatorriko proteinak haragietan, arrainetan, arrautzetan eta esnekietan daude. Landare jatorriko proteinak fruitu lehorretan, lekaleetan eta zerealetan daude.
Funtzio hauek dituzte:
Eratzailea: kolagenoa, keratina.
Garraiatzalea: Hemoglobina.
Immunologikoa: Antigorputzak.
Erregulatzailea: Hormonak, entzimak.
d. Bitaminak: Ezinbestekoak dira, organismoak funtziona dezan. Elikagaietatik oso kopuru txikietan hartzen ditugun molekula organikoak dira. Gorputzeko erreakzieon erregulatzaile direnez, haiek gabe gaixotu eta hil egin gaitezke.
Bitaminen sailkapena:
Lipodisolbagarriak: Ez dira uretan disolbatzen (A,D,E,K).
Hidrodisolbagarriak: Uretan disolba daitezke (B, C)
Hidrosolugarriak ez dira gorputzean pilatzen, gehiegizkoa gernuarekin batera kanporatzen da. Bestalde, liposolugarriak, uretan disolbatzen ez direnez, gehiegziko kopurua gorputzeko gantzetan pilatzen da, eta gaixotasunak eragin ditzakete.
e. Zuntza: Landare-zelulen pareta zelulosaz osatuta dago. Guk ezin dugu zelulosa digeritu, eta osorik kanporatzen dugu uzkitik, baina garrantzi handiko funtzioa betetzen du, hesteetako hondakinak kanporatzen laguntzen duelako. Zuntzetan aberatsak dira lekaleak, frutak eta barazkiak.
"On zaude?" (Gurutze Gorria)
ENERGETIKOAK: Energia-iturri gisa. Gluzidotan eta lipidotan aberatsak dira. Adb: Pasta, ogia, azukrea, zerealak, txokolatea, olioa, gurina, lekaleak, …
PLASTIKOAK EDO ERATZAILEAK: Gorputzeko zelulak, ehunak eta organoak eratzeko. Proteinatan aberatsak. Adb: Haragia, arraina, gazta, fruitu lehorrak, arrautzak, jogurta, itsaskiak, …
ERREGULATZAILEAK EDO BABESLEAK: Ezinbestekoak dira. Bitaminaz, mineralez eta urez hornitzen gaituzte. Adb: fruituak eta barazkiak.
"Clasificación de los alimentos según su función" (DETODOINFANTIL)
Gizakiok janari desberdinak janez mantentzen gara: arroza eta arrainetik hasita, gari eta haragietaraino. Dieta esaten zaio egunean zehar hartzen dituzun elikagai eta likidoen multzoari. Jatordu bakoitzean jaten dugun elikagai kantitatea berriz errazioa esaten zaio.
Dieta orekatuan beharrezko elikagai guztiak eta horiek kopuru egokian egon behar dute; horrela, organismoak bere materialak sintetizatu eta energia beharrak ase ahal izango ditu.
Dietak pertsonari egokitua egon behar du; eta bakoitzarentzako dieta egokia zein den jakiteko, kontuan hartu behar dira pertsonaren adina, sexua eta betetzen duen jarduera fisikoa.
Adibidez nerabezaroan oso garrantzitsua da dieta osasungarria izatea, sasoi horretan aldaketa fisiko eta fisiologiko ugari gertatzen baitira, eta behar beharrezkoak da mantenugai guztiak hartzea. Behar baino mantenugai gutxiago hartzen badira, hazkuntza arazoak izango ditugu; aitzitik, gehiegi hartzen baditugu, osasun-arazoak azalduko zaizkigu (gizentasuna adibidez).
Bestalde lan ertaina egiten duen pertsona heldu batek 45-50 kilokaloria hartu beharra izan dezake pisu-kilo bakoitzeko eta eguneko. Emakumezkoen kasuan, energia beharra haurdunaldian eta edoskitzaroan are eta handiagoa da. Jarduera fisiko edo intelektuala dagoenean ere energia beharrak areagotu egiten dira.
Pentsatu plater honetan zure eguneroko janaria planifikatzeko, salbu eta osasun-arazo, alergia edo intolerantzia batengatik mediku-jarraibide zehatzak jarraitu behar dituzun.
"Plater osasungarria" (Osakidetza)
"Mugi zaitez" (Gurutze Gorria)
"Gozatu ON egonda" (Gurutze Gorria)
"Zeure burua zaintzen duzu?" (Gurutze Gorria)
Desnutrizioa: Nutriente gabeziaren ondorio da; dieta desegokia delako edo elikagai jakin batzuk hartzen ez direlako sortzen da. Garapen bidean dauden herrialdeetan, gaixotasun horrek eragiten ditu haurren heriotza gehienak. Izan ere, haurtzaroan energia gehiago behar izaten da, hazi ahal izateko eta bizi-funtzioak egin ahal izateko.
Gizentasuna: Gorputzean gantz gehiegi izatean datza, eta horrekin batera, pisu handiegia ere izaten da normalean. Gaixotasun horren arrazoiak ugariak diren arren, hauek dira garrantzitsuenak: elikagai energetiko gehiegi kontsumitzea -koipeak eta gozokiak, bereziki-, eta oso jarduera fisiko gutxi egitea.
Gizentasunak gaixoaren bizi-itxaropena murrizten du. Gainera beste gaixotasun batzuk ere eragiten ditu; hala nola, diabetesa, bizkarreko mina, zirkulazio-aparatuko eta arnas aparatuko arazoak…
Anorexia: Hauek dira anorexiaren ezaugarri nagusienak: pisua hartzeko beldur izugarria eta norberaren irudi distorsionatua izatea. Distortsio horren erruz, gaixoak bere burua gizen ikusten du, nahiz eta pisua dagokion baino txikiagoa izan. Anorexiak erasandako pertsonak kiloak galtzen saiatzen dira, jateari utziz. Horrek gorputz-masaren gehiegizko galera dakar berarekin, eta muturreko argaltasuna, oso arriskutsua. Zinez gaixotasun larria da anorexia. Izan ere heriotza eragin dezake gaixoari.
Bulimia: Anorexian bezala, bulimian ere pisuari eta gorputzaren-irudiari buruzko neurriz gainezko kezka izaten da. Gaixoak ordea, gehiegi jaten du, baita goserik gabe eta ezkutuan ere. Ondoren, kaloria-soberakinaz libratzeko oka egiten du; edo eta hartutako elikagaiak kanporatzen lagunduko dioten botikak hartzen ditu, neurririk gabe.
Hondatutako elikagaiek itxura eta zapore desatseginak izaten dituzte eta gaixotasunak eragin ditzazkete. Elikagaiak ez hondatzeko, kontserbazio teknikak erabiltzen dira. Teknika gehienak aldaketa fisiko-kimikoetan oinarritzen dira.
Hotzean konserbatzea: bakteria eta onddo gehienei ez zaizkie tenperatura baxuak gustatzen, hau dela eta, hotzak organismo hauen haztea eragozten du denboran zehar. Teknika hau bi motatakoa izan daiteke, alde batetik hozkailuan produktuak hoztu daitezke (0ºC-4ºC) edo izoztu (0ºC-tik behera). Azkeneko kasu honetan bakterioen hazkuntza guztiz gelditzen da.
Beroaren bidez kontserbatzea: denbora epe motz batean elikagaiak tenperatura altuetan berotzen dira, elikagai hauek hondatu dezaketen mikroorganismoak akatzeko. Tenperatutak 100ºCtik beherakoak izaten direnean pasteurizazio bezala ezagutzen da (esnekiekin asko erabiltzen da) , tenperaturak 100ºC gora igotzen duten tekniken artean UHT prozesua aukitzen da.
Deshidratazioaren bidez kontserbatzea: Elikagaiei ura kentzean datza,horrek mikroorganismoak garatzea galerazten du.
Substantzia kimikoak: kasu hauetan elikagaiek beste gehigarri batzuk botatzen zaizkie mikroorgaismoen hazkuntza ekiditeko. Gehigarri hauek mota ezberdinetakoak izan daitezke, hala nola, azukrea (mermelada eta esne kondentsatuan), gatza( antxoak, bakailoa), ozpina (bokeroiak) edo pipermina (adoboak).
HOTZEAN KONTSERBAZIOA
BEROAREN BIDEZ KONTSERBAZIOA
DESHIDRATAZIOAREN BIDEZ KONTSERBAZIOA
SUBSTANTZIAK GEHITUTA KONTSERBAZIOA
"Conocemos la conservera más antigua de Euskadi" (Eitb)
"Gazta freskoaren prozesua, Etxanoko Errotik gaztandegira" (Eitb)
"¿Cómo deshidratar alimentos?"
"La ciencia nos cambió. La pasteurización" (Canal Catorce)