Giza gorputza goi-mailako “makina”da. Uneoro, gu konturatu gabe, ehunka ekintza egiten ari da. Gure gorputza estimuluz inguratuta dago eta etengabe ari da informazioa jasotzen. Erlazio-funtzioan hiru fase bereiz daitezke: informazioa hautematea, informazio hori aztertzea eta erantzutea. Erlazio funtzioari esker informazioa (gorputzaren barrukoa eta kanpokoa) jaso eta erantzunak prestatzen ditugu. Hortarako Sistema Endokrinoa eta Nerbio sistema arduratzen dira koordinazioaz.
Irudia 1. Erlazio funtzioaren 3 faseak adierazten dituen eskema.
Irudia 2. Erlazio funtziaoren 3 faseak adierazten dituen eskema.
Irudia 3. Estimulua jasotzen denetik erantzuna eman arteko prozesuan parte hartzen duten elementu multzoa
Estimulua jasotzen dugunetik erantzuna prestatzen dugun arteko prozesuan zehar elementu hauek hartzen dute parte:
ESTIMULUA: inguruneko aldaketak dira.
ZENTZUMEN HARTZAILEAK: estimuluak hartzen dituzte. Zentzumen organoetan daude (begietan, belarrietan, azalean...)
NERBIOGUNEA: neuronaz osaturik dago. Informazioa prozesatzen du, erantzuna prestatu eta organo efektoreetara igortzen du.
ORGANO EFEKTOREAK: erantzuna emateaz arduratzen da. Bi efektore mota daude:
Sistema endokrinoa: jariatze erantzuna sortzen du. Hormonak jariatzen ditu
Lokomozio-sistema: erantzun motorra sortzen du eta mugimendu bat eragiten du. Muskuluen eta hezurren multzoa da.
Dastamena (Ikaselkar)
Usaimena (Ikaselkar)
Ukimena (Ikaselkar)
Entzumena (Ikaselkar)
Irudia 6. Begia eta bere atalak.
2.1 IKUSMENA: Begia ikusmenaren organoa da. Erretinak argia hautematen du eta informazioa bidaltzen du zerebrora ikusmen nerbioaren bidez.
2.2 ENTZUMENA: Belarriak, kokleak hain zuzen ere, soinuak hautematen ditu. Informazioa burmuineraino heltzen da entzumen nerbioaren bidez.
Irudia 7. Belarria eta bere atalak.
Irudia 8. Usaimena
2.3 USAIMENA
Usaimenaren organoa sudurrean dago. Usaimen-mukosak hautematen ditu usainak. Usaimen-nerbioak, berriz, burmuineraino darama informazioa.
2.4 DASTAMENA: Mihian dastamena dago. Dastamen-botoiek hautematen dituzte zaporeak (gozoa, gazia, garratza eta mingotsa). Informazioa nerbioen bidez igortzen zaio zerebroari.
Irudia 9. Dastamen pailak mihian zehar.
Irudia 10. Gorputz azalean zehar ditugun hainbat errezeptore. Ukimena
2.5 UKIMENA: Azalean ukimena dugu. Bertako nerbio-errezeptoreek, sentikorrak direnez, tenperatura, ukidura, presioa eta mina hautematen dituzte. Sentsazio horiek guztiak azaleko nerbioei esker iristen dira.
Los sentidos (I). Los receptores sensoriales. El tacto. (Bio(ESO)sfera)
2.6 BARNE ERREZEPTOREAK: Gorputz barruko errezeptore ugariek gure baitan gertatzen diren aldaketen berri jasotzen dute, hala nola, udailean elikaigarik sartu ote den edo odolaren oxigeno-kantitatea zenbatekoa den.
Nerbio sistemak aztertzen du zentzumen organoek eta barne errezeptoreek hautemandako informazioa. Horrez gain, erantzun egokia prestatzen du eta erantzun hori betearaziko duten organoei igortzen die.
Entzefaloa, bizkarrezur-muina eta nerbioak dira nerbio sistemaren osagaiak. Nerbio sistemak erlazio funtzioa koordinatzen du. Informazioa etengabe dabil gure gorputzean zehar nerbio sistema osatzen duten zelula berezi batzuei esker. Zelula horiek nerbio-sistema osatzen dute, neuronak eta glia zelulak deritze
Nerbio sistema (Eki proiektua)
Koordinazio sistema. (Ima Unzueta)
3.1. NEURONAK
Espezializazio maila handiko zelulak dira. Izar forma dute eta zatitzeko gaitasuna galdu dute. Neuronek seinaleak jaso eta igortzen dituzte. Seinaleak nerbio bulkadaren bidez jasotzen dira eta neuronen mintz pasmatikoan gertatzen diren aldaketa jakin batzuen ondorioz igorri ere.
Zati hauek ditu:
Soma edo gorputza: nukleo dago eta zelulako organulu gehienak.
Axoia: luzapen luzea da. Mielinaz ( substantzia isolatzailea) estalita dago, bere eginkizuna informazioa beste neurona batzuetara trasmititzea da.
Dentritak: luzapen labur eta adarkatuak dira. Dentritei esker, neuronen arteko konexioa gertatzen da eta informazioa jasotzen dute.
Funtzioaren arabera, hiru neurona mota daude:
Sentimen neuronak: hartzaileek hartutako informazioa nerbio-sistema zentraleraino eramaten dute.
Neurona motorak: informazioa nerbio.sistema zentraletik efektoreetaraino bidaltzen dute.
Elkartze neuronak: sentimen-neuronak motorrekin lotzen dituzte
Irudia 11. Neuronen egitura orokorra
Irudia 12. Neuronen arteko sinapsia
Irudia 13. Glia zelulak
3.2. GLIA ZELULAK
Glia zelulak neuronen artean daude tartekatuta, eta neuronak babestu, isolatu edo elikatzen dituzte. Glia zelula nagusiak astrozitoak eta Schwann-en zelulak dira.
Experiencia 360º. Sinapsis, el cerebro por dentro. (Educar Portal)
Neuronak elkarrekin komunikatzeko gauza dira, eta batak besteari informazioa igortzen dio “mezu” gisa. Mezu horiek nerbio bulkadak dira eta elektrizitatea zirkuitu batean dabilen moduan higitzen da. Hala ere, neuronek ez dute elkar ukitzen eta, hortaz, komunikazioa sinapsi izeneko gune berezietan gertazen da. Nerbio-bulkada igortzen duen neuronari neurona presinaptikoa (axoia) deritzo eta bulkada hartzen duen neuronari postsinaptikoa (dentrita). Tartea handia bada neurotransmisoreak askatuko dira, tartea "oso txikia" den kasuetan zuzenean pasako da uhin elektrikoa.
Irudia 14. Sinapsia
Nerbio sistema estimuluak aztertzeaz arduratzen da, hala kanpokoak nola barnekoak, bai eta gorputzak funtzionatzeko behar dituen erantzunak prestatzeaz ere.
4.1. NERBIO SISTEMA ZENTRALA
4.1.1 Entzefaloa: hiru zati ditu:
a) Garuna: Borondatezko erantzunak ematen ditu. Emozioez, sentimenduez, gosea, egarria, oroimenaz, hizkuntzaz, ikaskuntzaz, kontzientziaz, borondateaz, … arduratzen da.
b) Zerebeloa: gure mugimenduak koordinatzeaz eta orekari eusteaz arduratzen da.
c) Bizkarrezur erraboila: Nahigabeko mugimendu asko kontrolatzen ditu: bihotz taupadak, arnasketako mugimenduak, odol presioa, heste mehearen mugimenduak.
4.1.2 Bizkarrezur muina: bi eremu bereizten dira, barnealdean substantzia grisa (bertan batez ere neuronen somak baitaude) eta kanpoaldean substantzia zuria (neuronen axoiez osatutako gunea). Ekintza erreflexu ugari kontrolatzen ditu, automatikoki egiten direnak; ziztatzean eskua kentzea, adibidez.
Irudia 15. Nerbio-sistema zentrala
Irudia 16. Entzefaloa
4.2. NERBIO SISTEMA PERIFERIKOA
Irudia 17. Nerbio-sistema periferikoa
Nerbio sistema periferikoa osatzen duten nerbioak entzefalotik eta bizkarrezur muinetik abiatu, eta gorputz osoan zehar adarkatu eta banatzen dira. Funtzioaren arabera bitan banatzen da:
4.2.1. Somatikoa: Borondatezko ekintzak kontrolatzen ditu. Gorputzaren mugimenduan esku hartzen du.
4.2.2. Autonomoa edo begetatiboa: Ez dago garunaren menpean. Ez borondatezko jarduerak erregulatzen ditu ( bihotz taupadak, arnasketa funtzioak…) Bi azpisistema antagonikoak ditu: sinpatikoa eta parasinpatikoa.
Irudia 18. Giza gorputzeko nerbioak
4.3. NERBIO SISTEMAREN FUNTZIONAMENDUA
Ahotsak entzuterakoan edo nahigabeko ziztada baten aurrean nerbioguneak bi erantzun mota prestatzen ditu sistema zentralan, baina ez dira berdinak: lehenengoa borondateko erantzuna da eta bestea erreflexua.
4.3.1. Borondatezko ekintzak
Borondatezko ekintzan, erantzuna borondatezkoa eta kontzientea da. Erantzuna garunean prestatzen da. Estimulua hartzailean biltzen da eta garunera igortzen da, aztertu eta erantzuteko.
¿Qué son reflejos? (Aula 365. Los Creadores)
4.3.2. Ekintza erreflexuak
Ekintza erreflexuan, gorputzak oharkabeko erantzuna ematen du estimuluaren aurrean, eta bizkarrezur-muinak prestatzen du erantzuna. Garunak ez du parte hartzen, arku erreflexua aktibatzen da. Horrela nerbio bulkadaren ibilbidea askoz ere laburragoa eta arinagoa da.
Sistema endocrino (Nacho)
Sistema endokrinoa hainbat guruinek osatzen dute. Guruin horiek hormonak jariatzen dituzte, alegia, zenbait organoren jarduera erregulatzen duten substantziak. Nerbio-sistemak igortzen du hormonak ekoizteko agindua, nerbioen bidez. Hormonek multzo txikitan betetzen dute beren funtzioa, eta behin funtzio hori eginda, deuseztatu egiten dira.
Lokomozio sistemak hezurrek eta muskuluek osatzen dute. Nerbioen bidez nerbio sistemak agindua ematen die muskuluei uzkurtu edo erlaxatzeko. Uzkurtzen direnean, muskuluei atxikita duten hezurra higiarazten dute eta mugimendua sortzen da.
Irudia 20. Guruin endokrino eta hormonen inguruko informazioa biltzen duen taulaituen
Usted preguntará por qué dormimos. Diego Golombek. (TedTalks)