A) Testuingurua:
Gorbeiako Parke Naturala euskal mendizaletasunaren ohiko erreferentziagunea
da. Bertako gailurrak (1.482 m) Bizkaiaren eta Arabaren arteko muga ezartzen du, eta bertan dago Gorbeiako Gurutze ospetsua.
Gorbeian, oso paisaia desberdinak ditugu: harri malkartsuak, larredi leunak, pagadi eta hariztiak eta abar. Eta, hori guztia, 500 barrunbe katalogatuta dituen multzo karstiko batean.
Gainera, Itxinako Biotopo Babestua eta 100 metrotik gorako Goiuriko ur-jauzia ere oso paisaia-elementu azpimarragarriak dira.
Parkeko paisaiaren kalitatea eta Parkeak euskal herritarrentzat duen esanahi kultural eta afektiboa direla-eta, jarduera ugariren gune bihurtu da eremua: senderismoa, mendia, mendiko bizikletaz eta zaldiz egiteko ibilbideak, espeleologia eta abar.
Jolas-ekipamenduz hornitutako hainbat eremu eta bisitarientzako bi zentro daude: Parketxe bat Araban, Sarrian hain zuzen ere (Baiako Zentralaren inguruan), eta beste Parketxe bat Bizkaian, Areatzan hain zuzen ere.
B) Azaroa:
C) Helburuak:
ATAZA: