1. Informazioa identifikatzea, lokalizatzea eta hautatzea, bere egiazkotasuna egiaztatuz, jarrera kritikoz antolatuz eta baloratuz, zientzia biologiko eta geologikoekin lotutako galderak ebazteko.
2. Informazio eta datu zientifikoak interpretatzea eta transmititzea, eta horiei buruz argudiatzea, hainbat formatu erabiliz eta hizkuntza zientifikoaren izaera unibertsala aitortuz, zientzia biologiko eta geologikoen kontzeptuak eta prozesuak aztertzeko.
3. Ikerketa-proiektuak planifikatzea eta garatzea, zientziaren berezko metodologien urratsei jarraituz eta, beharrezkoa denean, kooperatuz, zientzia geologiko eta biologikoekin zerikusia duten alderdiak ikertzeko.
4. Arrazoitzea eta/edo pentsamendu konputazionala erabiltzea, erantzunak eta soluzioak kritikoki aztertuz eta prozedura birformulatuz, beharrezkoa balitz, problemak ebazteko edo biologiarekin eta geologiarekin lotutako eguneroko bizitzako prozesuak azaltzeko.
5. Ekintza jakin batzuek ingurumenean eta osasunean dituzten ondorioak aztertzea, biologiaren eta Lurraren zientzien funtsetan oinarrituz, garapen iraunkorrarekin bateragarriak diren eta osasun indibiduala eta kolektiboa mantentzea eta hobetzea ahalbidetzen duten ohitura arduratsuak sustatzeko eta hartzeko.
6. Paisaia jakin bateko elementuak aztertzea, geozientzien ezagutzak erabiliz, erliebearen historia eta dinamika azaltzeko eta egon daitezkeen arrisku naturalak identifikatzeko.
A: Proiektu zientifikoa
B: Giza gorputza eta ohitura osasungarriak
C: Osasuna eta gaixotasunak
D: Geologia
Urtean zehar landuko diren konpetentzia espezifikoen ponderazioa:
K.E. 1: %20
K.E. 2: %25
K.E. 3: %10
K.E. 4: %5
K.E. 5: %25
K.E. 6: %15
Beste betebeharreko batzuk:
Kalifikazio tresna guztiak egin eta epean entregatu beharko dira (epez kanpo entregatzeak penalizazioa izango du).
Kalifikazio tresnen bataz bestekoa egiteko kalifikazio minimoak hauek izango dira:
Lanak: 4
Azterketak: 3,5
Konpetentzia espezifoetan atera beharreko emaitza minimoa 4ekoa izango da bataz bestekoa egiteko (ebaluazio eta urte amaieran).
Ebaluazio/urteko nota ematean _,5etik gorako notak gorantz borobilduko dira.