Biologia bizia aztertzen duen zientzia da.
Organismo bizien ezaugarriak eta portaerak aztertzen ditu; baita espezien bilakaera (jatorria eta eboluzioa) eta euren arteko eta ingurumenarekiko harremanak ere. Banakako organismoen zein espezien ezaugarriak eta portaerak ikertzen ditu, eta baita izaki bizidunen ugalketa eta ingurumenarekin dituzten harremanak ere. Labur esanda, bizitza organikoak jarraitzen dituen arauak edo lege orokorrak ulertzen saiatzen da.
Hitza grezierazko bi osagai erabiliz eratua da: βίος, bios, «bizitza»; eta -λογία, -logia,«azterketa». Bizitzaren azterketa.
Alemaniarrez agertu zen lehen aldiz Biologie formarekin 1791n.
Geologia Lurra aztertzeaz arduratzen den zientzia da.
Honen jatorria, eraketa eta garapena aztertzeaz gain, planeta osatzen duten materialak, material hauen gain eragiten duten prozesuak eta sortzen diren egiturak ikertzen dituen zientziaren atala da.
Hitza lehen aldiz Jean-André Delucek erabili zuen 1778an.
Geologoen lanari esker Lurraren bizitza 4.600 milioi urtekoa dela dakigu (4,6 x 109).
Era berean lurreko litosfera plaka tektonikotan banatuta dagoela aurkitu da, eta hauek astenosferan igerian daudela determinatu da.
Planetaren sorrera azaltzeko giltzak Ilargian eta Lurretik kanpoko beste gorputzetan aurkitzen dira. Beraz, Geologia ez da Lur planetaren ikerketaz soilik arduratzen, sarritan beste planeta, satelite edo meteorito batzuk ere ikertzen ditu argibide bila.