1.1. PLASMA INTERSTIZIALA
Zelulen artean dagoen likidoa da, eta honen funtzioa zeluletara mantenugai organikoak eta oxigenoa eramateaz gain zeluletako hondakinak bildu eta odolerantz bideratzea da.
1.2. LINFA
Globulu zuriz osatutako likido bat da eta sistema linfatikoan parte hartzen du, lipidoetatik sortutako mantenugaia organikoak jejuno eta ileonean xurgatu ondoren zeluletara eramaten ditu zuzenean.
1.3. ODOLA
Odol hodietan zehar hainbat substantzia garraiatzeaz arduratzen den likidoa da. Zirkulazio-aparatauak garraiatzen du. Gizakiok 5L odol inguru izan ohi dugu, gorputzeko pisuaren %8 gutxi gorabehera.
Odolak funtzio desberdinetan esku hartzen du:
Nutrizioan: mantenugaiak garraiatzen ditu.
Arnasketan: oxigenoa eta karbono dioxidoa garraiatzen ditu
Iraizketan: hondakinak bildu eta kanporatzen ditu.
Babesa: organismoko babes-zelulak garraiatzen ditu.
Erregulazio termikoa: gorputzeko tenperatura erregulatzen du.
Odolaren osagaiak:
1.3.1 . Odol plasma:
Odola osatzen duen osagaietako bat da. %90 urez osatuta dago. Bertan proteina, gluzido, lipido, gatz mineralak eta gasak disolbatatu daude.
1.3.2. Odol zelulak: hiru motatakoak
Globulu gorriak: barruan hemoglobina izeneko proteina bat dute. Proteina honen osagaietako bat burdina da eta honek ematen dio kolore gorri hori odolari. Proteina honen funtzioa oxigenoa eta karbono dioxidoa garraiatzea da. Globulu gorriek odolaren bolumenaren %45 osatzen dute.
Globulu zuriak (leukozitoak): defentsan esku hartzen dute. Hainbat motatakoak izan daitzeke: linfozitoak (antigorputzak), neutrofiloak, NK…
Plaketak: odolaren koagulazioaz arduratzen diren zelulak dira.
1.3.2. Odol taldeak: A, B, AB, O eta Rh (+,-) faktoreak
Odoleko zelula ezberdinak (2007 Terese Winslow)
Odolaren konposizioa
Zer da odola? (Adona)
Digestio-aparatuan xurgatzen diren mantenugaiak eta arnas aparatuan finkatzen den oxigenoa gorputzeko zelula guztietara garraiatzeaz gain, zeluletan sortzen diren hondakinak giltzurrunetara eta karbono dioxidoa biriketara eraman behar dira. Horretaz arduratzen da zirkulazio-aparatua.
Arteria baten atalak
Hauek dira odolaren zirkulazio sistemak betetzen dituen funtzioak:
Substantzia elikagarriak garraiatzen ditu digestio-aparatutik gorputzeko ehun guztietara.
Oxigenoa eramaten du arnas-aparatutik zeluletara, eta karbono dioxidoa zeluletatik arnas-aparatura.
Zelulen metabolismoan sortutako hondakinak bildu eta iraitz organoetara garraiatzen ditu, hauek gorputzetik kanpora ditzaten.
Organismoaren defentsan espezializatutako zelulak mikroorganismo patogenoek infektutako ehunetara eramateaz arduratzen da.
Guruin endokrinoek sortutako hormonak ehunetara garraiatzeaz arduratezn da.
Tenperatura erregulatzen esku hartzea, beroa organismo osoan barrena zabalduaz.
Bihotza: Bi biriken artean kokatua dagoen organoa da. Bihotzak lau barrunbe ditu: aurikulak (bi goian) eta bentrikuloak (bi behean). Ezker bentrikuluko paretak gainontzeko barrunbeenak baino lodiagoak dira, barrunbe honetatik odola gorputz guztira bideratu behar baita. Ezkerreko aurikula eta bentrikuloa balbula mitralaren bidez lotuta daude (bi orriz osatua dago); eskuineko aurikula eta betrikula berriz, balbula trikuspidearen (hiru orriz osatua dago) bidez lotzen dira. Balbulek odola aurikuletatik bentrikuloetara igarotzea eta ez alderantziz ahalbidetzen dute. Ez dago loturatik bihotzaren ezker eta eskuin barrunbeen artean (bentrikulu arteko trenkadak bereizten diru), horregatik oxigenoan aberatsa den odola ez da nahasten oxigeno gutxiko odolarekin.
Arteriak: Odola bihotzetik gorputzeko organoetara eramateaz arduratzen diren odo-hodiak dira. Arterien paretak oso lodiak, gogorrak eta elastikoak dira. Aorta arteria da gorputzeko odol-hodirik handiena; bihotzeko ezker bentrikuluan sortzen da eta sabelan amaitu; 50 cm inguru luze da eta 3 cm inguruko diametroa du. Hodi luzeena, berriz, safena zain handia da, oinetik iztartera iristen dena, 70 cm ingurukoa da.
Zainak: Odola organoetatik bihotzera eramateaz arduratzen diren odol hodiak dira. Zainen paretak ez dira arterienak bezain sendoak eta elastikoak, jasaten duten odol presioa txikiagoa baita. Hainbat kasutan odola zainetatik barrena mugitzen denean grabitatearen aurkako norantzan mugitzen da, indar hau ekidin eta odola bihotzerantz joateko zainek balbulak dituzte eta hauen funtzioa odolaren atzeranzko mugimendua oztopatzea da.
Kapilarrak: Tamaina mikroskopikoko odol-hodiak dira, odol-basorik finenak. Hauen funtzioa arteria eta zainak komunikatzeaz gain odola zelula guztietara garraiatzea da.
Bihotza eta bere atalak
Gorputzeko arteria eta zain nagusienak
"Zirkulazio sistema. Odola eta odol-hodiak" (Leticia Plaza Izurieta)
"Zirkulazio-sistema. Bihotza" (Leticia Plaza Izurieta)
Hiru funtzio betetzen ditu:
Likido interstiziala drainatzea. Zelulen artean geratzen den likido soberakina: ura, glukosa, bitaminak, gantzak… biltzen ditu eta odolera itzultzeaz arduratzen da.
Digeritutako elikagaien gantza xurgatzea. Lipidoetatik eratorritako mantenugaiak heste biloetatik hodi linfatikoetara igarotzen dira, eta handik odol sistemara iristen dira.
Inmunitate sisteman parte hartzen duten zelulak sortzea. Linfozitoak eta fagozito batzuk.
Osagai hauek ditu: Linfa, linfa-hodiak eta linfa-gongoilak.
Linfa: Likido koloregabea da eta hodi linfatikoetan barrena zirkulatzen du. Proteinak, gantzak, globulu zuriak eta zelulen hondakinak ditu. Mikroorganismoak ere eduki ditzake.
Linfa hodiak: Zainen antzekoak dira. Barnean balbulak dituzte, linfari norabide bakarrean zirkulatzen uzteko (bihotz aldera). Batu egiten dira eta diametro handiagoko hodiak eratzen dituzte.
Linfa gongoilak: Sare formako barne egitura duten organoak dira. Haietan, mikroorganismoak suntsitzen dituzten linfozitoak metatzen dira. Immunitate sisteman parte hartzen dute.
Sistema linfatikoa
2.2.1. Bihotz-zikloa. Bihotzaren funtzionamendua
Bihotzak ponpa gisa jarduten du, odolari indarra ematen dio odol-hodietan zehar mugituarazteko.
Bihotzaren funtzionamendua aurikuletan eta bentrikuluetan gertatzen diren bi mugimendu koordinatuetan oinarritzen da: Sistolea (uzkurdura mugimendua) eta diastolea (erlaxatze mugimendua). Bihotz-taupada esaten zaie. Normalean pertsona batek 60-100 taupada edo pultsazio ditu minutuko; baina bihotz erritmoa azkartu egin daiteke, besteak beste, estresaren eraginez edo ariketa fisikoa egin ondoren.
Bihotz zikloaren aldiak:
Aurikula sistolea: Aurikulak, odolez beteta daudela, uzkurtu egiten dira eta odola bentrikuluetara bultzatzen dute, ondorioz balbula trikuspidea eta mitrala itxi egiten dira, odola bentrikuluetatik aurikuletara itzul ez dadin.
Bentrikulu sistolea: Bentrikuluak uzkurtu eta odola aorta eta birika arterietara bidaltzen dute.
Diastolea: Bihotz muskulua erlaxatu eta aurikulak odolez betetzen dira. Balbula mitrala eta trikuspidea zabaldu eta bentrikuluak odolez betetzen hasten dira; beste ziklo bat abian jarriz.
Mugimendu sistolikoa eta diastolikoa adierazten duten irudiak
Zirkulazio aparatua (Fleming ikastola Villabona)
Gizakion odol zirkulazioa itxia, bikoitza eta osoa da.
Itxia: Odol hodietan barrena zirkulatzen du odolak (haietatik irten gabe).
Osoa: Oxigeno kontzentrazio handiko odola ez da karbono dioxido kontzentrazio handia duenarekin nahasten.
Bikoitza: Odola bi aldiz pasatzen da bihotzetik, biriketako zirkulazioan eta zirkulazio sistemikoan.
Odolak, hiru zirkuitu egiten ditu gorputzean zehar: biriketako zirkulazioa edo zirkulazio txikia, zirkulazio orokorra edo sistemikoa eta ibilbide koronarioa.
2.2.2.1. Ibilibide koronarioa
Honako ibilbide honetan odola bihotzeko paretak osatzen dituzten zeluletara eta hemendik berriz bihotzeko barrunbeetara garraiatzen da. Ondorioz bihotzak (bihotzeko zelulak) beharrezko dituen mantenugaiak eta oxigenoa jasotzeaz gain bertan sortutako hondakin eta karbono dioxidoa kanporazen ditu.
2.2.2.2. Biriketako zirkulazioa
Bihotzaren eta biriken artean sortzen den odol zirkulazioa da. Biriketako zirkulazioa, edo zirkulazio txikian, karbono dioxido kontzentrazio altua duen odola, eskuineko bentrikulutik biriketara joango da birika arterietan barrena. Biriketako albeoloetan odolak daraman karbono dioxidoa askatu eta oxigenoa finkatzen da (gas trukea). Azkenik oxigeno kontzentrazio altuko odola berriro ere bihotzeko ezker aurikulara iritxiko da birika zainetan barrena.
2.2.2.3. Zirkulazio sistemikoa
Bihotzaren eta organoen (zelulen) artean sortzen den odol zirkulazioa da. Oxigeno kontzentrazio altua duen odola aorta arteriatik barrena gorputz osora garraiatzen da eta bihotzerantz kaba zainetatik barrena karbono dioxidoz saturatua itzultzen da. Biriketan oxigenoa odolean finkatu ondoren biriketako zainetan zehar ezkerreko aurikulan satzen da. Balbula mitrala zeharkatu eta ezker bentrikulura iristen da eta bihotzaren bultzadaz hemendik aorta arteriatik barrena gorputz guztiko organoetara zabaltzen da. Arteriola kapilareek honako odol honek daraman mantenugai eta oxigenoa zelula guztietara bideratzen dute. Zain kapilareek berriz zeluletan sortutako hondakin eta karbono dioxidoa biltzen dute. Azkenik karbono dioxidoz saturatutako odol hau zainetan barrena bihotzera iristen da goiko kaba zain eta beheko kaba zainean barrena. Kaba zainek odola eskuineko aurikulara itzultzen dute.
Arteria koronarioak bihotza inguratuz
Zirkulazio sistemikoa eta biriketako zirkulazioa
Odol hodien paretetan odolak eragiten duen indarra (presioa) da. Bi balio erabiltzen dira neurtzeko:
1) Tentsio arterial sistolikoa (altua): Presio arterial maximoa da.
2) Tentsio arterial diastolikoa (baxua): arteriaren presioa minimoa da.
Pertsona heldu batean, presio normaltzat 14tik behera hartzen da sistolikoan, eta 8tik behera diastolikoan. Nolanahi ere zifra horiek oso erlatiboak dira.
Bihotz taupadaen ondorioz, odol zirkulazioak arterien dilatazio erritmiko eta aldizkakoa eragiten du. Dilatazio horri arterietako pultsua deritzo.
Pultsua hartzeko pausuak:
Hatz-mamiez erradio-arteriaren taupada puntua aurkitu.
Behin pultsua aurkituta, piztu kronometroa eta egon 15 segundu pultsazioak zenbatzen. Lortutako balioa lauaz biderkatuta, minutuko pultsazioak jakiteko. Egonean gaudenean, arterietako pultsua, gutxi gorabehera, 70 taupadakoa da minutuko. Ariketa biziren bat egin ondoren pultsua minutuko 160-220 taupadaraino irits daiteke.
Taupaden erritmoa ezohikoa denean, gailu hau jartzen da azalaren azpian, bulkada elektrikoak eragin ditzan.
"Presión arterial" (Fundación española del corazón)
Frecuencia cardíaca, pulso arterial - FISIO HUNTERS (ATP RECORDS)
Inserción del marcapasos (Nucleus medical media)
Bihotza eta odol hodietako gaixotasunak, gaixotasun kardiobaskularrak bezala ezagutzen dira. Garrantzitsuenak hurrengo hauek dira:
Arterioesklerosia: arterien pareten gogortzearekin erlazionatua dagoen patologia da. Odol hodien barnekaldean kolesterola eta gantza pilatzen dira eta hodien zabalera txikitu egiten da, hau dela eta odolari gehiago kostatzen zaio bere ibilbidea egitea. Odol ibilbidean buxadurak edo odolbilduak sortu daitezke (tronboak) hauek hainbat organoetara mugitu daitezke tronbosia sortuz.
Miokardio-infartua: arterioesklerosia arteria koronarioei eragiten dienean, gaitzaren arriskua areagotzen da. Hodi hauek bihotz giharrari (miokardioa) mantenugaiak eta oxigenoa ornitzen diote. Odol jarioa eten ezkero gihar zelula horiek hil egiten dira, infartu hauek ere heriotza eragin dezakete. Sintoma orokorrenak toraxaren presio handipena da, mina lepo, beso bizkarralde eta masailezurrera hedatzen da. Buxadura ez bada guztiz ematen bihotzak bere ahalegina handitu behar du, honen eraginez bihotz angina pairatu daiteke.
¿Qué causa los infartos cardiacos? (Doctablet)
Sintomas de un infarto (Ximena Bedoya)
Así se produce un infarto de miocardio (PlusEsMas)
¿Qué es la diálisis? (Telemadrid)
Espainian 40.000 pertsonatik gora dialisia egin behar izaten dute bizi ahal izateko. Giltzurruneko eguna (martxoak 11) Sánchez Martos medikuak dialisiak zertan datzan azaldu du.
BLZ GIZA IRAITZ APARATUA (Joana Camblong)
Zeluletako jarduera metabolikoaren ondorioz sortutako hondakin-substantziak gorputzetik kanporatzeaz arduratzen den aparatua da. Hondakin-substantziak zeluletatik odolera igarotzen dira, eta odolak iraitz organoetara eramaten ditu. Iraitz-aparatuan gernu-aparatuak, arnas-aparatuak, gibelak eta izerdi guruinek esku hartzen dute.
Gernu aparatuaren anatomia
Gernu aparatua giltzurrunek, ureterrek, gernu maskuriek eta uretrak osatzen dute.
Giltzurrunak babarrun itxurako bi organo dira, 12cm inguruko luzeera izan ohi dute eta 150g ko pisua. Sabelaren atzekoa aldean, bizkar hezurraren bi aldeetara kokatzen dira. Gehinetan ezkerreko giltzurruna eskuinekoa baina handiagoa izan ohi da. Bakoitzak milio bat nefrona inguru ditu; unitate eratzaile eta funtzional horiek odola iragazteaz eta gernua sortzeaz arduratzen dira. Baina gizakiak adinean aurrera egin ahala edo/eta gaixotasunen ondorioz nefronen kantitateak behera egin ohi du, baina honek ez du eraginik gernuaren sorreran. Nefrona bakoitzak honako elementu hauek ditu:
Glomerulua: hari hobil baten moduan jasota dauden arteriola multzoa da.
Bowman-en kapsula: plasmaren iragazketaz arduratzen den bildukin bat da, glomerlua jasotzen duena hain zuzen ere.
Henleren kirtena (goranzko adarra eta beheranzko adarra ditu): tubuluaren zati bat da.
Tubulu biltzailea: nefronen isuria jasotzeko erabiltzen den hodia da, hortik ureterrerantz bideratzen da sortutako gernua.
Giltzurrun-arteriola: giltzurrunera odola daraman arteriola da.
Giltzurrun-benula: giltzurrunetik bihotzera odola daraman benula da.
Gernua kolore horiko likido bat da. Gernuaren %95 ura da eta gainerako % 5ea urea (gibelean sortzen da, proteinak degradatu ondoren), azido urikoa, sodioa, potasioa eta kreatinina. Egoera normaletan, minutuko 125mL plasma iragazten dira giltzurrunetan. Hala ere, gure organismoak egunean 1,5 litro gernu soilik kanporatzen ditu; hau da iragazitakoaren % 1.
Nefronen anatomia
Gernu aparatuaren anatomia
3.1.2. Ureterrak
Bi hodi mehe dira eta gernua giltzurrunetatik gernu maskurira eramaten dute.
3.1.3. Gernu maskuriak
Ureterretatik etengabe datorren gernua biltzen du; 0,5 litro gernu har dezake. Beteta dagoenean, pixa egin behar izaten da, hustutzeko.
3.1.4. Uretra
Pixa egitean, gernua gernu maskuritik kanpora eramaten duen hodia da, gizonezkoetan emakumezkoetan baina luzeagoa.
Gernua sortzeko prozesuan hiru etapa bereiz daitezke:
1. Iragazketa: Odola giltzurrun arteriatik barrena glomeruluetara sartzen da. Glomeruluak porodun mintz batez inguratuta daude, ondorioz batez ere odol PLASMA Bowman kapsulara igarotzen da (hau da poroak baina tamaina txikiagoko substantziak igarotzen dira, ura, hondakinak, glukosa, aminoazidoak, gatzak,...). Odoleko gainontzeko konposatuek odol-hodietan zehar bere bidea jarraitzen dute (batez ere proteina, odol zelula eta plaketek).
2. Birxurgapena: Prozesu selektiboa da: ura, glukosa, aminoazidoak eta gatz mineralak Henleren kirtenetik (U forma duen hodia) odolera itzularazten dituen prozesua da. Gorputzeko beharren araberakoa da.
3. Jariaketa: Birxurgatu ez diren substantziek giltzurrun tubuluetan zehar jarraitu eta gernua osatzen dute. Ondoren gernua tubulu biltzailetik barrena ureterretarantz bideratzen da eta hemendik gernu maskurirantz. Maskuria betetzean pixa eginez hustutzen da.
Batzuetan giltzurrunek ez dute beren funtzioa behar bezala betetzen, hondakinak ondo iraizteko gaitasuna galdua dute. Ondorioz pertsona horrek giltzurruneko gutxiegitasuna duela esaten da eta ospitalera joan ohi da dialisia egitera.
"Iraizketa".(Andoni Tutor)
Iraitz aparatua. Inma Unzueta
3.3.1 Birikak
Biriken bidez, zelulen metabolismoak sortutako karbono dioxidoa kanporatzen da.
3.3.2. Gibela
Eritrozitoen hemoglobina degradatzean sortutako bilirrubina desegiten du. Gibelera iristen diren beste substantzia toxiko batzuk eta botika batzuk ere desegiten ditu.
3.3.3. Izerdi guruinak
Larruazal guztian banatuta daude. Izerdia sortzen dute. Izerdiak gorputzaren tenperatura erregulatu eta gorputzeko hezetasuna mantentzen laguntzen du. Izerdiaren konposizioa gernuarenaren oso antzekoa da, baina askoz ere kontzentrazio txikiagoan (diluituagoa).
Birika
Izerdi guruinak
Gibela
Giltzurruneko kolikoa: Batzuetan gatz mineralak metatu egiten dira, harriak sortuz. Harri hauek gure giltzurrunean geratu daitezke edo gure gernu bideetatik mugitu daitezke ureterretan buxadurak sortzeko aukera emanik. Harri hauek pixaren bidez kanporatu daitezke edo tratamendu medikoen bidez (ultrasoinuak, ebakuntzak…). Harri hauen jatorria asaldura metabolikoak, deshidratazioan eta hainbat elikagaien kontsumoarekin erlazionatua dago.
Zistitisa: Maskuria edota gernu bideen hantura sortzen da mikroorganismoek sortutako infekzio baten eraginez. Ohikoagoa izaten da gaixotasun hau emakumezkoetan gizkonezkoetan baino, emakumeen anatomian uretra laburragoa da eta uzkitik gertuago kokatua baitago. Inflamazioaren eraginez maskuria ez da gai gernua eusteko eta askotan gernu jarioak ematen dira.
¿Cómo se producen lo cálculos renales y cuál es su tratamiento? (Noticias Caracol)
¿Por qué se produce la cistitis? Formas de eliminar la infección. (COM SALUD)
Giltzurruneko-kalkuluak
1. Ekidin estres egoerak, bihotz erritmoa azkartu eta bihotza kaltetzen baitu.
2. Dieta osasuntsua egitea beharrezkoa da. Eragotzi obesitatea eta gehiegizko pisua, arterietan kolesterola metatzea eragiten baitute.
3. Ariketa fisikoa egitea beharrezkoa da. Egin erregulartasunez Adinari egokitutako ariketa fisikoa erregulartasunez egin, bihotzeko muskulak indartzeko lagungarria baita.
4. Ez erre. Tabakoak dituen substantziak odola oxigenatzea oztopatzen dute. Tabakoak ere odol-hodien diametroa estutzen du.
5. Gatza murriztu. Gehiegi kontsumitzeak presio arteriala igotzen du iktusa izateko arriskua handituz.
6. Ekidin arropa estua, odol zirkulazioa oztopatzen baitute.
7. 1,5-2 litro ur edan egunean.
8. Ez edan alkoholik, ez eta bestelako substantzia toxikorik edo kaltegarririk ere.
9. Higienea zaindu. Garrantzitsua da gernubideen higienea egokia izatea, eta pixa egin ostean garbitzea, mikroorganismorik sar ez dadin.