"Digestio-aparatua: ANATOMIA" (Leticia Plaza Izurieta)
Zortzi metrotik gorako hodi da. Ahoan hasi eta uzkian amaitzen da. Atal hauek ditu: Ahoa, faringea, hestegorria, urdaila, heste meharra eta heste lodia.
AHOA
Ahoan mihia eta hortzak daude. Hortzek elikagaiak zatitzen dituzte eta mingainaren laguntzaz, listuarekin nahasten dira. Listu-guruinek listua sortu eta ahora botatzen dute. Hortzak elikagaiak zatitzeko, txikitzeko eta mamurtzeko balio dute. Gizakiek bi hortzeria izaten dituzte: Esne-hortzeria (20 pieza) eta behin betiko hortzeria, 32 piezaz osatuta hurrengo moduan banatuta:
16 masailezur bakoitzean
4 ebakortz
2 letagin
aurreko 4 hagin
atzeko 6 hagin
FARINGEA
Digestio aparatuaren nahiz arnasa aparatuaren zatia da; epiglotisa dauka. Epiglotisak ez die elikagaiei arnasbideetara pasatzen uzten.
HESTEGORRIA:
Faringea eta urdaila lotzen dituen egitura da. 25cm luze ditu. Toraxean behera joan eta diafragma zeharkatzen du. Mugimendu peristaltikoei esker elikagaiak urdailera iristen dira.
URDAILA:
Digestio hodiaren zabalagune bat da. Sarreran Kardia izeneko balbula bat du, irteeran dagoen balbula Piloro izenez ezagutzen da. Urdailean dauden guruinek urin gastrikoak jariatzen dituzte eta hauek elikagaiak digeritzen hasten dira (ClH, Pepsina…)
HESTE MEHARRA:
7-8m inguruko hodia da. Hiru zati ditu: Duodenoa, Jejunoa eta Ileona. Benetazko digestioa bertan egiten da. Barruko paretan tolesdura ugari daude, arrazoi honen ondorioz xurgapen azalera asko handitzen da. Xurgapena heste-biloei esker egiten da. Heste-meharrean heste-guruinak daude, eta hauek heste-urinak sortzen dituzte. Gibelak eta Pankreak Duodenora isurtzen dituzte sortutako substantziak. Mantenugaien xurgapena jejunoan eta ileonean egiten da.
HESTE LODIA
Gutxigorabehera 1,5 m luzera du. Uzkian amaitzen da eta hiru atal ditu: Itsua, Kolona eta Ondestea. Aldi berean Kolona beste hiru zatitan banatzen da, goranzko kolona, zeharkako kolona eta beheranzko kolona. Heste lodian bi egitura aurkituko ditugu; heste sobrea (apendizea) eta uzkia. Ura eta gatz mineralak xurgapena heste lodian gertatzen da.
Uzkia: Digestio hodiaren amaierako irekigunea da. Bi esfinter ditu zabaltzeko eta ixteko.
"Zamba-Excursión al cuerpo humano: los dientes (Mundo Zamba)
Digestio-hoditik kanpo daude, baina elikagaien digestioan esku hartzen duten jariakinak (urinak) sortzen dituzte eta digestio-hodira jariatzen dituzte. Hauen funtzioa elikagaiak degradatzea eta makromolekula organikoak eraldatzea da (polimeroetatik monomeroak sortzea). Listu guruinak, gibela eta pankrea dira.
LISTU GURUINAK
Listu-guruinek listua (%98 ura da, gatz mineralak eta entzimak) sortu eta ahora botatzen dute. Hiru pare daude, mihipekoak, masailpekoak eta parotidak.
GIBELA
Hainbat funtzio betetzen ditu; proteinak sintetizatzen ditu, glukosaren metabolismoan parte hartzen du, hainbat produktu (adb. alkohola) prozesatzen ditu, burdina eta bitaminak metatzeko prozesuan parte hartzen du eta behazuna sortzen du. Behazuna behazun-xixkuan gordetzen da eta ondoren duodenora isurtzen da eta lipidoak disolbatzen laguntzen du.
PANKREA
Pankrea-urina sortzen da. Gluzidoen metabolismoaz arduratzen diren substantziak odolaren bitartez duodenora jariatzen ditu.
Digestio-aparatuan elikagaiak mantenugai bilakatzen dira eta hondakinak kanporatuak izaten dira. Ahoratzen diren elikagaiak mantenugai bilakatzeko bidean bi ekintza mota jasaten dituzte:
Ekintza mekanikoa: Elikagai solidoa mastekatu, moztu eta birrindu.
Ekintza kimikoa: Makromolekulak apurtu eta molekula sinpleagoak sortu.
Bestalde digestio-aparatuaren fisiologia lau prozesuk osatzen dute:
Ahoratzea
Digestioa
Xurgapena
Egestioa (gorotzen eraketa)
"Digestio prozesuak" (ikastutorialak)
"Digestio-aparatua: FUNTZIOAK" (Leticia Plaza Izurieta)
"mugimendu peristaltikoak" (ENDOSCOPYVIDEOS)
Elikagaiak ahoan sartzen dira. Hortzek elikagaiak txikitzen dituzte, eta listuarekin nahasten dira; ondoren faringera pasa eta, hestegorrian zehar, urdailera iristen dira. Fase hauek hartzen dute parte: listuztatzea, mastekatzea eta irenstea.
Listuztatzea: Elikagaiak listuarekin nahasten dira, (ekintza mekanikoa). Listuak amilasa izeneko entzima bat du eta honek gluziodak birrintzen ditu (ekintza kimikoa).
Murtxikatzea: Ekintza mekanikoa da. Hortzen eraginez elikagaiak txikitu egiten dira. Xehatutako elikagaiak listuarekin nahasi ondoren elikadura boloa eratzen da.
Irenstea: Ekintza mekanikoa. Elikadura boloa ahotik faringera igarotzen da mihiaren laguntzaz , gero hestegorrira eta mugimendu peristaltikoen bidez urdailera.
Digestio prozesuan, elikagaiak mantenugai bihurtzen dira. Prozesu hau hainbat organotan ematen da: ahoa, urdaila eta heste meharrean.
AHOAN:
Ekintza mekanikoa: Elikagaiak birrindu eta listuarekin nahastu.
Ekintza kimikoa: Listuak amilasa izeneko entzima bat dauka, honek gluzidoak birrintzeko funtzioa du.
Elikadura-boloa heste gorritik barrena mugitzen da mugimendu peristaltikoak eginez eta kardia izeneko balbula zeharkatuz sartzen da urdailera. Hemen digestio gastrikoa hasten da.
URDAILEAN
Ekintza mekanikoa: urdailaren paretek mugimendu peristaltikoak egiten dituzte, horrela elikagaiak urin gastrikoarekin nahasten dira.
Ekintza kimikoa: urdailaren paretek urin gastrikoak jariatzen dituzte; azido korhidrikoa eta peptidasa (proteinak aminoazidotan zatitzen ditu). Urin horren eraginari esker elikadura boloa kimo bihurtzen da.
HESTE MEHARRA
Ekintza mekanikoa: kimoa heste meharrean zehar honek egiten dituen mugimendu peristaltikoei esker mugitzen da.
Ekintza kimikoa: duodenoan kimoa hainbat substantziekin nahasten da eta kiloa izeneko esne itxurako likido bihurtzen da. Kiloan, elikagaiak erabat digerituta daude, organismoaren zelulek xurga ditzaten. Hain zuzen ere kimoa honako substantzia hauekin nahastem da.
Behazunarekin (gibelak sortzen du)
heste urinarekin ( hesteak sortzen du)
pankrea-urinarekin (pankreak sortzen du)
Substantzia hauek hainbat entzima dituzte, mantenugai ezberdinen apurketaz arduratzen direnak.
Lipasa izeneko entzimak (behazunean), hauek lipidoen soiltzeaz arduratzen dira.
Peptidasa: proteinen apurtzeaz arduratzen diren entzimak.
Amilasak:gluzidoen apurketaz arduratzen diren entzimak.
Digestioan lortu diren nutrienteek digestio hodiaren pareta zeharkatzen dute (jejunoan, ileonean eta heste lodian) eta odolera eta sistema linfatikora igarotzen dira. Odolak xurgatutako mantenugaiak gibelera eramaten ditu eta hemendik organismoaren zeluletara banatzen dira. Lipidotatik lortutako produktuak ez dira gibeletik igarotzen, zuzenean sistema linfatikoan barneratzen dira.
HESTE MEHARREAN (JEJUNOAN ETA ILEONEAN)
Xurgapen egiturak: xurgapen azalera asko handitzen dute toles hauek, xurgapena erreztuz:
Heste tolesak
Heste biloak
Mikrobiloak
Xurgatutako mantenugaiak:
Gluzido
Lipido soilduak
Aminoazido
Neurri txikian ura, gatz minerak eta bitaminak
HESTE LODIAN
Xurgatutako mantenugaiak:
Ura
Gatz mineral
Bitaminak
heste meharreko tolesdurak: xurgapena
Digeritu gabeko eta xurgatu gabeko elikagai hondakinak, heste lodira igarotzen dira. Bertan honako hiru prozesu jasaten dituzte:
Trinkotu
Ura eta gatzak galdu
Bakterio-floraren ekintza jasaten dute. Bertan bizi diren bakterioak elikagai hondakinen hauetaz elikatzen dira.
Prozesu hauen ondorioz elikagai hondakin hauek gorotz bihurtzen dira eta ondestean pilatzen dira; gero uzkitik kanporatuak izateko.
Digestio-aparatuarekin erlazionatutako gaixotasunak anitzak eta sorburu ezberdinetakoak izan daitezke. Alde batetik genetikarekin erlazionatutako gaixotasunak dauzkagu (Crohn-en gaixotasuna, diabetes 1 tipoa, hestelodiko minbizia…) eta bestelako faktoreen (ingurumen, sozialak, elikadura….) menpekoak; hala nola, estresa, dieta desegokia edo tabakoa. Zati haundi batean horietako gaixotasun gehienak ekiditu daitezke hainbat osasun neurri hartuz, adibidez, elikadura orekatua eta bizi ohitura (kirola, hidratazioa, erlaxazioa…) egokiak izanez.
Digestio aparatuarekin erlazionatutako gaixotasun ohikoenak hurrengoak dira:
Txantxarra: hortzei eragiten dien gaixotasun infekziosoa
Idorrerria: heste-lodiako digestio prozesuaren ematen den zailtasuna
Ultzerak: digestio hodiko paretetako zauriak
Gastroenteritisa: urdailaren eta hestearen barruko mintzaren hanturak
Gibel-zirrosia: gibel ehunaren gaixotasun kronikoa
Gure organismoak, elikagai batzuk hartzerakoan erantzun desegokia aurkeztu ditzake. Egoera hau azaltzen denean elikagaien aurkako erreakzio bezala ezagutzen da.
Kontrako erreakzio hau ematen denean hainbat nahigabeko eta kaltegarri diren efektuak agertu daitezke. Efektu hauek elikagai baten ahoratu, inhalazio, ukipena edo gehigarri moduan agertzen denean eman daitezke.
Alergia eta intolerantzia elikagaien hartzearekin erlazionatutako desorekak dira baina ezaugarri ezberdinak dituzte.
Elikagaiekiko alergia gaixotasun kroniko bat da, asma edo diabetesa bezala. Gaur egun, 220-250 milioi bat pertsonak pairatzen duten gaixotasuna da. Gure sistema inmunologikoak parte hartzen du gaitz honetan eta maila ezberdineko sintomak sortu ditzazke, hala nola, rinitisa, dermatitisa, ezemak edo anafilaxia.
Intolerantziaren kasuan, gure gorputza hainbat elikagaien digestio, metabolizazio edota asimilazioan zehar izaten dituen kontrako erreakzioak (goragalea, tripako mina, beherakoa) dira.
1. Otordu bakoitzaren aurretik eskuak garbitzea
2. Egunean bost otordu egitea
3. Elikagaiak ondo mastekatzea, astiro jatea eta behar bezala esertzea.
4. Txantxarra eragozteko elikagai gozoak (litxarreriak…) eta azukre asko dituzten edariak neurriz jatea eta edatea
5. Koipe asko duten eta oso minak diren elikagaiak ez jatea
6. Otordu guztien ondoren hortzak garbitzea
7. Ez deshidratatzea
8. Egunero zuntz asko duten elikagaiak (fruta, barazkiak, zerealak..) jatea
9. Alkoholik ez edatea, gibelean eta pankrean kalteak eragiten dituelako
10. Gure kabuz botikak ez hartzea
Ikus dezagun UR HANDITAN saioa: Alkoholismoa
Arnasketa zelularra. Zeluletako mitokondrioetan gertatzen da energia lortzeko.
Ahoan edota sudur-zuloetan hasten dira eta kanpoko airea biriketarantz sartzen da eta biriketako airea gorputzetik kanpora irteten da . Sudur hobiak, faringea, laringea, trakea, bronkio-bronkiolo-albeolo egiturak osatzen dute.
Sudur hobiak: airea barrura sartu, garbitu, berotu eta hezetu egiten da, pituitariaz estalia dago.
Faringea: Ahoarekin eta hestegorriarekin konektatua dago. Airea laringera eramaten du eta horren sarreran epliglotisa dago. Elikagaiak irenstean, epiglotisak ez die arnasbideetara joaten uzten. Faringean amigdalak daude (mikroorganismoetatik babesten dute).
Laringea: Ahots-kordak daude, bibratzen dutenean soinuak egin ditzakegu.
Trakea: airea biriketaraino eramaten du. Kartilagoz eginda dago; barruan epitelio ziliatu batez estalita dago mukiak jariatzeko eta aireak dituen zikinkeriak garbitzeko.
Bronkioak-bronkioloak-albeoloak: Bronkioak trakearen amaiaren daude eta bakoitza birika batean sartzen da. Bronkioen bukaeran bronkioloak daude. Horiek adarkatzen jarraitzen dute zakutxotan bukatu arte albeolo izena dute eta odol kapilarrez inguratuta daude.
Arnas aparatua.
Arnas-aparatuaren anatomia. (Leticia Izurieta Plaza)
Bronkio, bronkiolo eta albeoloak
Birikak-trakea-bronkio-bronkioloak adierazten dituen irudia
Hemen airearen eta odolaren arteko gas trukea egiten da. Eskuineko birikak hiru zati (lobulu) ditu; ezkerreko birikak, berriz, bi ditu. Birikak pleura izeneko mintzez estalita daude.
Arnas aparatuaren helburua oxigenoa odolera bidaltzea da. Hori albeoloetan gertatzen da. Arnasketa bi prozesutan gertatzen da: Arnasketa zelularra edo barne arnasketa eta kanpo arnasketa.
Energia lortzeko egiten den prozesu bat da. Oxigenoa kontsumitzen da eta CO2 askatzen da. Mitokondrioan gertatzen da.
Atmosferatik oxigenoa sartzen da gorputzean, odolaren bidez zeluletara irits dadin, eta haietan sortutako CO2 jasotzen da, airera kanporatzeko. Hau arnasa aparatuan gauzatzen da.
Airearen eta odolaren arteko gas trukea birika albeolotan gertatzen da.
Airea, oxigenoz beteta, sudur-hobietan zehar sartzen da arnas sistemara. Sudur hobietan, airea garbitu, berotu eta hezetu egiten da. Aireak faringean eta laringean zehar jarraitzen du trakearantz. Trakeatik bronkioetara igarotzen da eta bronkioetatik bronkioloetara; azkenik albeoloetara iristen da. Birika bakoitzean milioika albeolo daude eta gainazal ikaragarri handia dago gas-trukea egiteko.
Gas-trukea difusio bidez egiten da:
1) Birika albeoloetara iristen den aireak CO2 gutxi eta oxigeno ugari du. Birika kapilarretara iristen den odolak, berriz, oxigeno gutxi eta CO2 ugari du.
2) Gas trukea difusioz egiten da: gas bakoitza kontzentrazio handieneko aldetik kontzentrazio txikieneko aldera igarotzen da.
3) Odol kapilarrek oxigenoa bihotzera garraiatzen dute, eta bihotzetik organismoko zelula guztietara, zirkulazio sistemaren bidez. Odol kapilarrek zelulek sortzen duten CO2 biiltzen dute, bihotzeraino eramaten dute eta birika albeoloetaraino garraiatzen dute. Gero, CO2 albeoloetatik atmosferara irteten da, arnasterakoan.
Arnas-aparatuaren funtzionamendua (Leticia Izurieta)
Biología: El oxígeno y la respiración (EducarPortal)
ARNAS APARATUA eta arnasketa (Fleming ikastola Villabona)
Gas trukea albeoloetan
Aire berritzea da; biriketan aire berria sartuz eta zaharra kanporatuz. Prozesu horretan, bular kaiolaren birika bolumena aldatu egiten da, bi gihar mota hauen ekintzaren ondorioz gertatzen da: diafragma eta saihetsarteko giharrak. Aireztapenak bi fase ditu: arnasgora eta arnasbehera
Arnasgora: atmosferako airea biriketan sartzeko egiten den mugimendu aktiboa da. Saihetsarteko muskuluak eta diafragma uzkurtu egiten dira, saihetsak goratu egiten dira eta bular kaiolaren bolumena handitu egiten da. Birikak zabaldu eta handitu egiten dira eta airea sartzen da.
Arnasbehera: airea biriketatik atmosferara irteteko egiten den mugimendu pasiboa da. Saihetsarteko muskuluak erlaxatu eta saihetsak jaitsi egiten dira; diafragma lasaitu egiten da eta bular kaiolaren bolumenak behera egiten du eta airea kanpora irteten da.
Gure arnas aparatuak kontaktu zuzena dauka kanpo ingurunearekin arnasbideen bidez, hau dela eta, gaixotasun asko hartu ohi ditugu bide horietatik. Gaixotasun gehienak jatorri inferkzioso bat dute, bakteria, birus edota beste mikroorganismo batzuk eraginda. Bestalde, hainbat gaixotasun kroniko osasun ohitura ez-osasuntsuen (tabakoa….) ondorioz sortzen dira.
Bronkitisa: bakterio batez sortutako brokioen hantura, arnasa hartzeko zailtasuna sortzen du. Tabakoaren kontsumoak gaixotasun kroniko bihurtu dezake.
Asma: arnas hodien itxiera baten ondorioz sortzen da, itxiera horiek arnas eskasia sortzen du. Gaixotasun honen jatorria algergia
Tuberkolosia: gaixotasun kutsakorra, nun bakterioak birika ehuna hondatzen du, ondoko organoei ere eragin dietzake eta ez bada tratatzen heriotza ekar dezake.
Hotzeria eta gripea: arnasbideen infekzio bat da, bere sintoma ohikoenak mukiak, nekea eta doministikua dira. Nahiko gaixotasun orokorra da, urte sasoiekin erlazionaturikoa
1. Arnasa sudurretik hartzea, mukosak airea garbitu, hezetu eta berotu dezan.
2. Likido hotzik ez edatea, faringea narriatu baitaiteke.
3. Ahoa eta sudurra estaltzea eztula zein doministiku egitean (ukondoarekin).
4. Ez erretzea, eta ahal dela ez egotea erretzen den tokietan.
5. Ez joatea kutsadura handia, ke asko, lore hauts asko edo hauts asko dagoen tokietara.
6. Ariketa fisikoa egitea, arnasketa bolumenak gora egitea eragiten baitu.
7. Eremu itxiak aireztatzea, airea berritzeko.
8. Gaixotasunen baten sintomak edukiz gero, medikuarengana joatea eta ez hartzea botikak zure kabuz.