PROPOSAMENAREN JUSTIFIKAZIOA: Eskola inklusibo batean, gizakion dibertsitatearen adierazpenak aintzat hartzen dituzten hezkuntza testuinguruak sortu behar dira, alegia: kultur-aniztasuna, gaitasunena, baliabide sozioekonomikoena, aniztasun funtzionala, afektu- eta sexu-aniztasuna eta generoarena…
Kontuan hartu behar dugu gure gizarteak ez dituela beti baloratzen dibertsitate guztiak, oraindik sexista dela eta genero normatiboetan hezten duela, eta maiz izaten direla, haren baitan, diskriminazio-egoerak, erasoak eta jazarpenak. Errealitate hori eskolan ere islatzen da, ume eta gazte batzuek arazoak izaten baitituzte garapen osasungarria lortzeko, sentitzen duten sexua ez datorrelako bat jaio zirenean ezarri ziotenarekin edo ez dituztelako betetzen maskulinotasun- edo feminitate-arau hegemonikoak.
ARAZO EGOERA:
A) Testuingurua: Martxoaren 15ean ospatzen da Estatu mailan Trans* kolektiboaren ikusgaitasun eguna. Kolektibo hau anitza da eta beraien identitatea nahiz izaera, oso era desberdinetan garatzen duten pertsonez osatua dago, baita pertsona gazteez ere. Egun, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak pausoak eman dituen despatologizazioaren alde, hainbat zailtasun bizi dituzte Trans* kolektiboko gazteek.
B) Arazoa: Zeintzuk dira “Trans” kolektiboko gazteek bizitako zailtasunak?
C) Helburuak:
Sexua eta generoa kontzeptu desberdinak direla ulertzea.
Genero rolak eta esteriotipoak deuseztatzea.
Genero berdintasuna eta genero diskriminazio eza bultzatzea, pertsona guztientzako babesa eskainiz.
Sexu-orientazio eta genero-identitate guztietako gizakiek giza eskubide guztiak izateko eskubidea dutela ulertzea.
Haur eta gazteen transexualitatea ulertzeko eta laguntzeko baliabideen plataforma ezagutzea (chrysalliseh)
ZEREGINA: Sentsibilizazio iragarki bat egitea, eslogandun eskumuturrak banatuz eta Trans pertsonei beren genero-nortasunaren arabera tratatuak izatea bultzatuz. Honela, gazteek gaiari buruzko hausnarketa eta sentsibilizazioa bultzatuko da, parekidetasuna sustatuz.