1. Justifikazioa

  • Proiektu hau egiteko arrazoi nagusiak hauek dira:
  • Datu guztien arabera gure ikasleak geroz eta ariketa fisiko gutxiago egiten dute; sedentarioagoak dira.
    • Hau neskengan oraindik nabariagoa da.
  • Azken urteetan elikatzeko ohiturak okertzen ari dira.
    • Azken urteetan loditasunaren tasa igo egin da.
    • Honen ondorioz zenbait ikasleek osasun arazo larriak izan ditzakete etorkizunean.
      • Hemen dituzue aurreko datuak baieztatzen dituzten hiru dokumentu:
    • Egoera honen aurrean, zer egin dezakegu gorputz hezkuntzako irakasleok?

Gorputz Hezkuntzako irakasleok, beste gauza askoren artean, ikasleak ariketa fisikoa egin dezaten ahalegindu behar dugu, ariketa fisikoa oso dibertigarria izan daitekelako eta dagoen pilularik hoberena delako.

Ondorengo loturetan ideia honen inguruan bideo-aurkezpen oso interesgarria topatuko duzue: Ingelesez Gazteleraz

  • Nola lortu dezakegu gure ikasleak ariketa fisiko gehiago egin dezaten?

Gorputz Heziketako saioetatik kanpora:

    • Ikasle guztiak jarduera fisikoa egitera animatu. Ikastetxeak zein inguruko estamentuek -udal zerbitzuak, klubak...- egiten duten eskaintzaren berri eman gure ikasleei eta izen-emateak egiten lagundu eta erraztu.
    • Gurasoei jarduera fisikoa egitearen garrantzia azpimarratu (informazio oharrak, bilerak...).
    • Udal zerbitzuekin batera ariketa fisikoa egin gabe gelditzen diren ikasle horien egoera aztertu eta ahal den neurrian beraientzat egokia izan daitekeen jardueraren bat eskaini. Bi arazo nagusi izaten dira:
      • Kirolen bat egin nahi dutenak eta tokirik gabe gellditzen direnak (zenbait herrietan oso goiz hasten dira selekzioak egiten). Egoera hau onartezina iruditzen zait; kirola egin nahi duten ume eta gazte guztiek egiteko aukera izan behar dute!
      • Jarduera konpetitiboak oso gogoko ez dituzten ikasleentzat jarduera ez konpetitiboen eskaintza egin. 12-16 urte bitarteko gazteentzat, mota honetako jardueren eskaintza oso eskaxa da gaur egun.

Gorputz Heziketako saioetan:

Besteak beste, Osasunaren inguruko ondorengo unitateak landuz:

Hainbat material osagarri irakasleentzako.

  • Gehiegizko pisua duten ikasleekin kontuan hartzeko hainbat ideia.
  • Nesken partehartzea bultzatzearen inguruko iradokizunak.
  • Motibazioa handitzeko hainbat estrategia.
  • Ariketa fisikoa ez egiteko edo uzteko arrazoien inguruko materialak.
  • Gai hauen inguruko material ezberdinen bilduma.