2. Proiektuaren helburuak eta egituraketa

  • "Gure osasuna hobetu dezagun" proiektuaren helburu nagusia gure ikasleak bere ohituren gaineko azterketatik abiatuta, ohitura aktiboago eta osasuntsuagoak bere egin ditzatela da. Proiektua 7 unitate didaktiko eta beste zenbait dokumentuez osatuta dago.
  • Unitateen helburuak:
    • 1. unitatea: "Zer da osasuna?".
    • Ikasleei osasunari eragiten dioten aldagai ezberdinak aurkeztea eta bere eguneroko jardueretan praktika horiek aplikatzeko gai izateko bidean jartzea.
    • 2. unitatea. "Gure egoera fisikoa aztertzen".
    • Gure ikasleek egiten duten jarduera fisikoa, dituzten jarduera sedentarioak, elikatzeko ohiturak, pisuaren egokitasuna eta duten gaitasun fisikoa aztertzea eta hausnarketa egitea.
    • 3. unitatea: "Ahalmen fisikoak lantzen". Lau azpiunitatez osatua dago:
      • 3.1. unitatea: "Mugitzen hasi aurretik".
      • Egoera fisikoa lantzen hasi aurretik ikasleak ezagutu beharreko kontzeptuak aurkeztea.
      • 3.2. unitatea: "Erresistentzia lantzen".
      • Gure ikasleek erresistentzia aerobikoa lantzearen onurak ezagutzea, gaiaren inguruan ezagutzak handitzea eta hauek praktikan erabiltzeko gaitasuna eskuratzea.
      • 3.3. unitatea: "Indarra lantzen".
      • Gure ikasleek indarra lantzearen inguruan ezagutzak handitzea eta batez ere gihar talde nagusiak lantzeko oinarrizko ariketak, zein den erabili beharreko pisua eta segurtasun neurriak ondo ezagutzea.
      • 3.4. unitatea: "Malgutasuna lantzen".
      • Gure ikasleek malgutasuna lantzearen inguruan ezagutzak handitzea eta batez ere gihar talde nagusiak luzatzeko oinarrizko ariketak egiten ikastea
    • 4. unitatea: "Bizkarra zaindu eta ariketa desegokiak ez egin".
    • Alde batetik, gure ikasleek bere eguneroko bizitzan egiten dituzten mugimenduak eta hartzen dituzten gorputz jarrera egokiak zein diren ikas dezaten eta ahal den neurrian, bere ohituretan txerta ditzaten.
    • Bestaldetik, ariketa fisikoak egiterakoan nahiko ohikoak eta desegokiak diren zenbait ariketa ezagutzea eta ordezko egokiak ikastea.
    • Azkenik, ariketa fisikoaren inguruan dauden zenbait ideia faltsu eta mitoen berri jakin dezaten.
  • Unitateen egituraketa:
    • Unitate guztiak bi atal nagusi dituzte: Ikasleen txokoa eta irakasleen txokoa.
      • Ikasleen txokoa. Bertan unitatearen garapena azaltzen dut eta nagusiki honako atalak biltzen ditu:
  • Unitatearen aurkezpena.
  • Egin beharreko jarduerak.
  • Unitate guztien amaierararko ikasleek zerbait egitea edo "sortzea" proposatu dut: kartel bat, bideo bat, ariketa multzo bat…
  • Nola baloratuko dugun unitatea (ebaluazioa).
    • Irakasleen txokoa.
      • Unitatearen aurkepena: bertan, uniateari buruzko zenbait argibide ematen ditut.
      • Unitatearen deskripzioa: atal honetan honako puntuak jasotzen ditut:
        • Norentzat dago zuzendua unitatea.
        • Unitatearen helburu nagusia.
        • Unitatean zehar egingo duguna (edukiak).
        • Denboralizazioa (noiz egitea proposatzen dudan)
        • Saioak aurrera eramateko proposamena.
        • Kalifikazioa nola egin.

* Kontuan izan dena den, proiektu hau, nire esperientzi eta ezagupenetatik egin dudan proposamen bat besterik ez dela. Hemen aurkezten ditudan materialak aztertu eta zure errealitatera egokitzea egokiena litzatekela iruditzen zait.

  • Material osagarriak.
    • Atal honetan unitate hauek aurrera eramateko garaian interesgarria izan daitekeen informazioa bildu dut. Hala nola:
      • Motibazioari buruzko hainbat aipamen.
      • Jarduera fisikoa ez egiteko edo uzteko arrazoiak.
      • Gehiegizko pisua duten ikasleekin kontuan hartu beharrekoak.
      • Nesken partehartzearen inguruko informazio ezberdinak.
      • Gaiaren inguruko web, blog, aldizkari eta artikulo interesgarrietarako loturak biltzen dituen site-a.