Haur txikiekin

Hau zuek urruti ikusiko baduzue ere, seguraski ume txikiren bat zaintzea egokituko zaizue noizbait.

Ume bat seaskatik hartzerakoan belaunak tolestu eta bizkarra zuen mantendu.

Bainatzerakoan berdin, hobe da belauniko jartzea edo belaunak ondo tolestea.

Umeak oinez ikasten ari direnean kontuz bizkarrarekin!

Umeak hartu behar baditugu, hobe tresna egokiak erabiltzea, gaur egun bai bizkarrean bai bularaldean umeak eramateko motxila ezin hobeak daude. Hala ere besoetan hartu behar badugu, gorputzetik gertu mantendu. Aldakan jartzen badugu, alde batetik bestera maiz aldatu.