Eserita

Eserita ere ordu asko ematen ditugu. Garrantzitsua da behar bezalako jarrera izatea eserita egoterakoan.

Dena den, denbora luzea pasa behar baduzu eserita (eskolan, lanean…), tarteka altxa zaitez, jarrera aldatu, ibili pixka bat eta luzamenduren bat egin ezazu.

Bizkarraren behekaldeak aulkiaren atzealdean jarriko dugu.

Oinak lurrean ondo jarrita egongo dira.

Ondorengo bideo honetan oso argi ikusiko dugu nola kokatu behar dugun ordenagiluaren aurrean:

Bideoan ikusi duzun bezala, ordenagailuaren aurrean ere jarrera egokia mantenduko dugu.

Oinak koska txiki batean jartzen baditugu bizkarra zuzenago edukiko dugu.

Ezagunak egiten al zaizkizue jarrera hauek?

X Ez eseri horrela!!

Tentsio handia sortzen du lunbarretako ornoetan eta bizkarreko mina izateko arriskua handitzen du.

Gidatzerakoan edo sofan eserita egoterakoan ez egon irudian bezala!

Bizkarra atzekaldean jarri!

  • Era egokian eseri eta altxa

Esertzerakoan ez ezazu gerria biratu.

Aulkiaren parean jarri eta belaunak tolestu gorputza aurreruntz eramaten duzun bitartean.

Altxatzerakoan, saia zaitez hanken indarraz baliatzen, bizkarra zuzen mantenduz.