Etzanda

  • Ordu asko ematen ditugu etzanda, hori dela eta, lo egiterakoan hartzen dugun jarrerak eragin handia izango du bizkarraren osasunean.

Ahoz behera lo egitea ez da gomendagarria.

Irudietan ikusten den bezala lo egiteko jarrerarik egokiena albo batera eta belaunak tolestuta litzateke.

Koltxoia ez da, ez oso biguina ez oso gogorra izango. Etzaterakoan gorputzaren formara egokituko da pittin bat.

Albo batera lo egiten badugu, burukoak bizkar hezurraren ardatza zuzen mantentzeko tamaina izango du, ez gutxiago ez gehiago.

Ahoz gora etzaten bagara, buruko fin bat erabiliko dugu eta komenigarria litzateke belaunak tolestea lunbarretako lordosia ez aragotzeko.

Belaunak tolesterakoan, hauen azpian zerbait jarri genezakeen erosoago egoteko.

  • Ohetik Altxaterakoan ere kontuz ibili behar dugu.

Lehendabizi albo batera begira jarri, ondoren hankak atera eta, zutitu aurretik eseri.