Etxeko lanak egiterakoan

Erratza edo fregona erabiltzerakoan neurri egokiko kirtena erabiltzen duzula ziurtatu. Bizkarra tente mantendu eta kirtena gerria eta bularraren arteko altueratik heldu. Erratza oinetatik gertu mantendu.

Hauts xurgagailua erabiltzerakoan bizkarra zuzen mantendu eta azpikaldeak garbitzerakoan belaunak tolestu eta ez bakarrik gerria.

Pisuekin azaldu dugun bezala, toki altu batetara iristeko hobe da eskailera bat erabiltzea eta besoak sorbaldak baino altuago ez altxatzea.

Arropa lisatzeko mahaiaren altuera egokitu (altu xamar gelditu behar zaizu) eta bizkarra zuzuen mantentzen laguntzeko oin bat altuera txiki batena jarri. Bizkarra zuzen mantendu.

Platerak eta ontziak garbitzerakoan berdin, ez gerria makurtu.

Labetik edo beheko armairuetatik zerbait atera behar baduzu belaunak tolestu edo belauniko jarri.

Arropa garbigailutik arropa sartu eta ateratzerakoan kontuz bizkarrarekin! Orain arteko gomendioak erabil itzazu.

Oheak egiterakoan berdin, ez gerria makurtu. Saia zaitez bizkarra zuzen mantentzen eta beharrezkoa bada belauniko egin ezazu.

Erosketak egiterakoan hobe da orga bat erabiltzea, eta aurretik esan dugun bezala hobe da bultzatzea tira egitea baino.

Erosketak poltsetan eraman behar badituzu, hobe da pisua bi eskuetan ondo banatzea eta behar baino pisu gehiago ez hartzea.