Nesken partehartzea

Kiroletan zein jarduera fisikoetan nesken partehartzea mutilena baino baxuagoa da. Nesken partehartzea handitzea eragile askoren erantzunkizuna da, baina Gorputz Heziketako irakasleok badugu zer egiterik egoera hau iraultzen hasteko.

Ondoren ideia batzuk laburbilduko ditut, dena den ondorengo dokumentuetan gaian sakontzeko material gehiago duzue .

  • Jarduera fisikoetan zein kiroletan nesken partehartze aktiboa bultzatzeko, Gorputz Hezkuntzaren planteamendua, baliabideak eta metodologia berrikusi.
  • Ondorengo gomendioak práctica fisico-deportiva en chicas. Hacia un modelo social de promoción artikulutik bildu ditut:
    • Gure saioetako jarduerak esperientzi positiboak izan daitezen saiatu behar dugu. Partehartzea eta hobetzeko ahalegina, lehia eta emaitzen aurretik jarriko ditugu. Ikasleen aurrerapenak eta lorpenak baloratzen baditugu, bere konfiantza eta ariketa fisikoa egiteko motibazioa indartuko dugu.
    • Neskak eta mutilak, jarduera fisikoetan partehartzeko zein abileziak hobetzeko, maila berean bultzatu eta estimulatu.
    • Ikasle guztien interesak gure kurrikulumean islatzen saiatu behar dugu. Helburuak lortzeko erabiltzen ditugun edukietan oreka bilatzen saiatu behar dugu.
    • Jardueren planifikazioan ikasle guztien eta batez ere nesken partehartzea bultzatu. Ikasle guztiak bere intereseko jarduerak topatu ditzatela saituko gara.
    • Hitz egiterakoan eta adibideak ematerakoan emakumeak ere aintzat hartu. Goi mailako kirolaz hitz egiten badugu ez jarri bakarrik gizonen adibideak. Gure herrian goi mailako kirolari emakume ugari ditugu eta izan ditugu: Joane Somarriba, Josune Bereziartu, Naroa Agirre, Edurne Pasaban, Athleticeko neskak, Itxakokoak…
    • Eskolaz kanpoko jardueretan ikasle guztien intereseko jardueren eskaintza egin dadila ahalegindu. Lehiaketetatik kanpoko jardueren eskaintza zabal dadila ahalegindu behar dugu.
    • Gurasoak bere seme-alaben jarduera fisikoen bultzatzaile bihur daitezela ahalegindu.