Motxila eramaten

  • Ahal den neurrian ahalik eta pisu gutxien eraman etxetik eskolara eta eskolatik etxera. Ondo pentsatu zer behar duzun eta hori bakarrik eraman, ez ibili liburu guztiekin gora eta behera.
  • Zenbaitzuetan motxila gurpildunak eramatea gomendatzen da, dena den, gehienetan motxilatik beso bakar batez egingo dugu tira, eta denbora luzez horrela ibili behar badugu, baliteke hau ez izatea soluziorik egokiena.
  • Ohiko motxilak erabiltzerakoan, ondorengo gomendioak kontuan hartu:
    • Motxila bi sorbaldetatik pasa (eta ez batetik bakarrik!).
  • Motxilaren tirak zabalak izango dira.
  • Tira hauek neurri egokian ipini, ez oso altu ez oso baju; pisua bizkarraren behekaldean kokatuko dugu (ez ipurdian) eta gorputzetik ahalik eta gertuen.
  • Bularraldea eta gerrialdea lotzeko tirak baditu hobe, horrela motxila gorputzarengandik gertuago eta hobeto lotuta joango da eta.
  • Motxilaren pisuak ezin du gainditu zure pisuaren %15a, eta hobe %10eko bada.
  • Ondoren, Gijongo musika kontserbatorioak egindako blogaren lotura duzue. Motxial ezberdinen azterketa eta hauek nola jantzi oso ondo adierazita dago. Gazteleraz dago.

Irudietan klikatuta "tebeo" hauek deskargatu ditzakezu.