Irakaslearentzako oharra

  • Norentzat dago zuzendua

Unitate hau DBHrako pentsatua dago.

  • Helburu nagusia
  • Unitate honen helburu nagusiak hauek dira:
    • Alde batetik, gure ikasleek bere eguneroko bizitzan egiten dituzten mugimenduak eta hartzen dituzten gorputz jarrerak egokiak zein diren ikas dezaten eta ahal den neurrian, bere ohituretan txerta ditzaten, eta…
    • Bestaldetik, ariketa fisikoak egiterakoan nahiko ohikoak eta desegokiak diren zenbait ariketa ezagutzea eta ordezko egokiak ikastea.
    • Azkenik, ariketa fisikoaren inguruan dauden zenbait mitoen aipamena.
  • Denboralizazioa

Unitate hau noiz landu, irakaslearen esku gelditzen da.

  • Saioak aurrera eramateko proposamena
  • Oharra: saioetan lantzen diren baliabideak, etxean gurasoekin ikus eta landu ditzatela esan diezaikegu ikasleei. Era honetan, ikaspen hauek famili osoarengan eragina izan zezaketen.
  • 1. eta 2. saioak.
  • Lehendabizi ikasleei etxean "bizkarra zaindu" atala ikus-irakurri dezatela eskatuko diegu. Ondoren saio teoriko-praktikoa egin genezakeen, ideia garrantzitsuenak azpimarratuz eta jarrera egokien irudiak ikusiz eta praktikan jarriz. Bizitza aktiboa eramatearen ideia eta abdominal zein lunbarrak lantzeak duen garrantzia azpimarratzea garrantzitsaua iruditzen zait.
  • 3. saioa.
  • Aurreko unitateetan bezala, lan bat egin dezatela proposatu diezaiekegu, nahi duten euskarrian, hau da, kartela, posterra, bideoa, diptikoa, triptikoa, power point-a, ohiko idatzia edo beste euskarriren batean "bizkarra zaintzeko gomendioak" titulua duen dokumentua sortu dezatela. Ideia, zerbait praktikoa egitea da. Informazio argia eta ulerterraza jasotzen duen dokumentua. Saio hau, lana planifikatzeko eta egiten hasteko erabili genezakeen.
  • … saioak.
  • "Ariketa desegokiak" atalari saio bat edo bi eskeiniko nizkioke. Atal hau lantzerakoan, gorputza luzarora begira zaindu behar dugula azpimarratuko nuke, aipatutako ariketa horiek egiteagatik seguraski ez dugu bapateko lesio bat izango, baino behin eta berriz gaizki egitearen ondorioz, denborara bai izan zezaketela ondorio kaltegarriak.
  • "Ariketa fisikoaren inguruko ideia faltsuak" atala, tarteka etxean irakurtzeko irakurtzeko eska geniezaieke (edo min hartuta dauden ikasleei besteak saio praktikoa egiten ari diren bitartean).
  • Beste aukera bat, honako galdetegi hau pasatzea litzateke, eta erantzunen arabera, ondoren ideiak argitzea.
  • Azken bi atal hauek egiteko, Inde editorialeko "Mitos y falsas creencias en la práctica deportiva" eta "Ejercicios desaconsejados en la actividad física", Pedro Angel López Miñarroren liburuetan oinarritu naiz.
  • Honako lotura hauetan liburu hauen laburpenak eta beste artikulu batzuk dituzue: 1 artikuloa, 2 artikuloa, ejercicios desconsejados, ejercicios desaconsejados en los entrenamientos de fútbol, consideraciones sobre el trabajo de fortalecimiento abdominal.
  • Dena den, hau proposamen bat besterik ez da, egokiena agian, baliabide hauek zuk zure ideietara eta lana egiteko erara moldatzea litzateke.
  • Kalifikazioa
      • Alde batetik alderdi hauek baloratuko ditugu (%50):
        • Azalpenak eman direnean adi egon ote zaren.
        • Bakarkako lana txukun eta gogoz egin ote duzun, hau da, etxerako bidalitako irakurketak burutu ote dituzun.
        • Ideiak parteratzerakoan jarrera aktibo eta egokia izan ote duzun.
        • Orokorrean portaera zein lan jarrera egokiak izan ote dituzun.
    • Bestaldetik egin beharreko lanaren balorazioa (%50):
      • Edukia (%35).
      • Aurkezteko era: itxura, argitasuna, elaborazio maila... (%15).