Pisuak altxatzerako eta garraiatzerakoan

    • Atal honekin hasi aurretik, gogora ezazu, esfortzu handiko lanak egin aurretik gorputza horretarako prestatu behar dugula; ondo berotu!
  • Pisuak altxatzerakoan:

Lurretik pisu bat altxatzera goazenean, ez gerritik makurtu belaunak tolestu gabe!

X Hau ez egin!!

1.Bizkarra zuzen.

2. Pisua gorputzetik gertu.

3. Oinak pisutik gertu.

4. Begirada aurrera (bizkarra zuzen mantentzeko lagungarria izango zaigu)

Nahiz eta jasotzera goazen horrek pisu handirik ez izan, ez inoiz makurtu A irudian bezala.

Belaunak tolestu lurretik edozein gauza hartzerakoan

Ez

Horrela egin.

Dena den, bolumen zein pisu handiko gauzak mugitzerakoan, laguntza eskatu edo tresna mekanikoren bat erabili:

  • Pisua garraiatzerakoan:

1. Pisua gorputzetik gertu eraman.

2. Ez makurtu belaunak tolestu gabe, hau da, pisua uzterakoan jasotzerakoan egin dugun bezala egin.

  • Pisu bat toki altu batean utzi edo hartzerakoan:

Eskalera bat erabili eta besoak sorbalden alturaren gainetik ez altxa.

Irudi honetan oinarrizko laburpen bat ikus dezakezu.

    • Hobe da bi poltsa eramatea eta pisua ondo banatzea poltsa bakarra eramatea baino.
  • Gauza handietatik tira edo bultza.

Orokorrean hobe da gauzak bultzatzea horietatik tira egitea baino. Komeni da neurtzea bakarrik egiteko gai izango ote garen.

Oin bat bestearen aurrean jarriko dugu, bizkarra zuzen, abdominalak uzkurtuta eta besoak pittin bat flexionatuta. Bultzatzerakoan aizea bota biriketatik.

Gauza batetik tira egin behar badugu, bi eskuekin ondo heldu ondoren aulki batean esertzerakoan egiten dugun mugimendua egingo dugu, bizkarra zuzen eta begirada aurrera mantenduz.