Gertaera, egoera, pertsona... alde komiko edo xelebreaz jabetzeko erabiltzen den baliabide-multzoa da.
Umorea heziketa da eta, baita kasu batzuetan, Matematikarekin edota Zientzia arloarekin lotuta aurkeztuko den atala. Irakurri eta erabili umorearekin!
Zer da Matematikaria?: Kafea teorema bihurtzen duen makina bat da.
Zer da haur konplexu bat? Ama erreala eta aita irudikaria dituena.
Pentsamenduak
Ingeniari batek bere ekuazioak errealitateari hurbiltzen zaizkiola pentsatzen du.
Fisikari batek errealitatea bere ekuazioei hurbiltzen zaiela pentsatzen du.
Matematikari batek bere pentsamenduaren hurbiltasunean ekuazioak gauzatzen direla pentsatzen du.
Politikari bat {*}, benetan, ez dago pentsatzetik hurbil.
Matematikari bati galdetu zioten:
Zer egingo zenuke etxe bat erretzen ikusiko bazenu eta, justu bere aurrean ur-harguneari konektatu gabeko mahuka bat bazeneuka?
Mahuka konektatuko nuke, zalantzarik gabe!
Eta, etxea ez balego erretzen, baina mahuka konektatuta balego?
Etxeari sua emango nioke, mahuka deskonektatuko nuke eta, ondoren, aurreko metodoa erabiliko nuke!
Zenbat dira 2+2?
Ingeniari batentzat: 3,999989
Fisikari batentzat: 4,0004 +/- 0,0006
Matematikari batentzat: Itxaroten du. Minutu batzuk geroago, soluzioa duela eta bakarra dela egiaztatzen du eta, orain mugak bilatzen ari da...
Filosofo batzentzat: Zer esan nahi du 2+2?
Idazkari-kontulari batentzat: Ateak eta leihoak itxi ondoren, oso baxu galdetzen du: Zein da zuk nahi duzun erantzuna?