Estatistika eta Probabilitatea

Estatistika: Latinezko statisticum collegium (“Estatu-kontseilu”) eta bere italiar eratorri statista (“Estatu-gizon”) hitzetik dator estatistika hitza. Estatuaren datuak aztertzeko, 1749an statistik (alemaniar hitza) erabiltzen hazi ziren. Fenomeno aldakor eta zalantzazkoei buruzko datu-multzoak bildu, aztertu, sailkatu, aurkeztu eta interpretatzen dituen zientziari estatistika deitzen zaio. Datuen interpretazioa, analisia eta bilketa ikertzen dituen Matematikaren atala da. Estatistikaren helburua jasotako datuetatik informazio baliagarria eskuratzeko teknikak garatu eta aplikatzea da. Estatistikaren erabilera, batez ere, bi mailatan oinarritzen da: Estatistika deskribatzailean teknika errazak eta sinpleak erabiliz, eta Inferentzia estatistikoan teknika konplexuak eta zorrotzagoak erabiliz.

Probabilitatea: Ausa (zoria) ikertzen duen Matematikaren adarra da. Bere helburua zorizko gertaera bat zenbakien bidez adieraztea da. Gertakizun bat gertatzeko posibilitatea ikertzen duen matematikaren atala da. Gertaera baten emaitza aurreikusten uzten digu: zurrumurruen dibulgazioa kalkulatu, tresna elektrikoen ondorioak aurreikusi, inbertsioen errentagarritasuna aurreikusi... Gertakizun bat gertatuko den edo ez ziurtasuna edo zalantza kuantitatiboki neurtzeko beharraren ondorio bezala datorkigu probabilitatea.