Aritmetika

Aritmetika, grekozko  αριθμός=zenbaki hitzetik dator. Eguneroko bizitzan eta edonork zenbakiekin egiten dituen zenbait eragiketa (batuketa, kenketa, biderketa, zatiketa)  gauzatzeko balio duen matematikaren atala da; hau da, zenbakien ikerketaz eta beraiekin egin daitezkeen eragiketaz arduratzen dena. 

Matematikako adar zahar eta elementala da. Zenbakiak eta beraiekin sortutako egoerak aztertzen dituen Matematikaren ataletariko bat da. Izena arithmos hitzetik dator eta, "zenbakiekin trebetasuna" esan nahi du. Edonork eguneroko kontaketetan erabil dezakeen atala da, baina baita ere zientziako kalkuluetan erabiltzen dena ere. 


Zenbakien Historia eta Sistemak

Zenbakia: Segida ordenatua osatzen duten eta kopuru zehatza adierazten duten elementu abstraktuetako bakoitza; horietako bakoitza adierazteko erabiltzen den hitza eta ikurra.

Zifra: Zenbakiak idazteko erabiltzen diren zeinuetako bakoitza.

Infinitu, zenbakia ote?

Adieraz daitekeen edozein balio baino handiagokoa edo zehaz daitekeen edozein mugatatik haranzkoa den edo izan daitekeen aldagaia.

Amaierarik ez duena, mugagabea.

Sekula ere lortuko ez duzun helmuga.

Hausnartzekoak

ZERO zenbakia

Zero ezerezaren adierazgarri den zenbakia da; zenbaki positibo eta negatiboen artean dagoen tarteko zenbakia.

Balio propiorik gabeko ikurra, zenbakitze arabiarrean zifra esanguratsuak ez dauden tokiak betetzeko erabiltzen dena. Zenbaki oso baten eskuinean kokatuta, bere balioa bikoizten du; baina ezkerrean kokatuta ez du ezer aldatzen.


E zenbakia

E zenbakia, baita ere Euler-en zenbakia deitua, logaritmo naturala edo nepertarren oinarria dena.

PI zenbakia

Pi zenbakia zirkunferentziaren perimetroaren eta diametroaren arteko zatidura da. Edo, nahi izanez gero, zirkuluaren azaleraren eta erradioaren karratuaren arteko zatidura.

URREZKO zenbakia

Urrezko lauki zuzena honela bereiz daiteke: 1 aldeko lauki zuzen batean (ezker aldean) eta bestea (eskuin aldean) zeinen aldeak jatorrizko lauki zuzenekoen proportzio berean baitaude.