Koordenatu-sistema batean aljebra eta analisi matematikoaren oinarrizko teknikak aplikatuz, lerro eta forma geometrikoen ikerketa egiten duen Matematikaren atala da. f(x,y)=0 motako formulen bidez irudi geometrikoak adierazten uzten digu, non f funtzio bat edo adierazpen matematiko bat den. Kurbak eta beraien propietateak ikertzen dituen Matematikaren atala da. Horretarako Analisi matematiko eta Aljebraren oinarrizko teknikaz baliatzen da.
PLANOA
Bektoreak planoan: Bektoreak. Eragiketak. Konbinazio lineala. Bektore askeak eta menpekoak. Oinarria. Erreferentzia-sistema. Aplikazioak. Biderkadura eskalarra
Zuzenaren ekuazioak planoan: Ekuazio: Bektorialak, Parametrikoak, Jarraitua, Orokorra, Esplizitua. Bi puntutatik igarotzen den zuzenaren ekuazioa. OX eta OY ardatzei paraleloak diren zuzenak. Bi zuzenen angelua. Bi zuzenen posizio erlatiboak. Distantziak: puntu batetik zuzenera, bi zuzenen artean. Segmentuaren erdibitzailea.
KONIKAK
Zirkunferentzia: Ekuazioak. Zuzena eta zirkunferentziaren arteko posizioak. Bi zirkunferentziaren posizioak.
Elipsea: Ekuazioak. Eszentrikotasuna.
Hiperbola: Ekuazioak. Eszentrikotasuna. Hiperbola aldekidea.
Parabola: Ekuazioak
ESPAZIOA
Bektoreak espazioan: Bektoreak. Eragiketak. Menpekotasun eta independentzia linealak. Biderkadura eskalarra. Biderkadura bektoriala. Biderkadura nahasia. ARIKETAK
Puntuak, zuzenak eta planoak espazioan: Zuzenaren ekuazioak. Planoaren ekuazioak. Puntuak espazioan. ARIKETAK
Posizio erlatiboak: Bi zuzenen arteko posizio erlatiboak. Zuzen bat eta plano baten arteko posizio erlatiboak. Bi planoren arteko posizio erlatiboak. Hiru planoren arteko posizio erlatiboak. Plano-sorta. ARIKETAK
Problema metrikoak: Angeluak: Bi zuzenen artekoa, bi planoren artekoa, zuzena eta planoaren artekoa. Distantziak: Bi zuzenen artean, bi planoren artean, zuzena eta planoaren artean. Azalerak eta bolumenak. ARIKETAK
Leku geometrikoak: Leku geometrikoak espazioan. Beraiekin lotutako ariketak