Eratostenes matematikari greziarrak egiptoko Tolomeo erregeari lehenengo hiruz pa lau mila zenbaki arruntak zeuzkan taula bat oparitu zion, bertan zenbaki lehenak ikus zitezkeen bakarrik, konposatuak zulatuta agertzen baitziren. Zenbaki lehenak lortzeko metodo honi Eratostenesen bahea izenarekin ezagutzen da ordutik.
Bahea egiteko era azkar eta oso bisuala, ondoko bideoan aukezten dizuet. Zenbakien kokapen geometrikoak lagundu egiten digu aukeraketan edo hobeto esanda zenbaki konposatuen ezabaketa prozesuan. Konturatu 2aren eta 3aren multiplo anitz ezabatzen direla 1.,2.,3. eta 5. zutabeetan. Ondoren 5, 7, 11, 13,...etabarren multiploak diagonaletan eta paraleloki agertzen direla; norabidea aldatu egiten da aldiro eta zuzenaren malda gero eta handiagoa da.