Jokatutakoen eta galdutakoen kopurua ez al da berdina?
Kanporatua izateko partida bakar bat galtzea nahikoa da. Irabazle bakar bat dago, partidarik galdu ez duen bakarra; hau da, beste 127 jokalariek partida bat galdu dute, hain zuzen, jokatu diren partidak (127).
2 jokalarik parte hartzen dute: 1
3 jokalarik parte hartzen dute: 2
4 jokalarik parte hartzen dute: 3
5 jokalarik parte hartzen dute: 4
......................................................
128 jokalarik parte hartzen dute: 127
Orduan, 127 = 126+1 =6·21+1 denez, 6 partida jokatu behar dira astean (21 aste) eta azkeneko partida, finala, 22. astean.