Post date: Nov 13, 2011 10:54:11 PM
1.652. urtearen inguruan Blaise Pascal (1.623-1.662) matematekariak "Caballero de Méré" jokalari eta apustuzale amorratuarekin egin zuen topo. De Méré zaldunak dado eta kartetako jokuetarako trebetasun berezia zuen; gizon jantzia eta inteligentea zen; diotenez joku hauetan dirutza egin zuen. Pascalekin izandako hizketaldian, De Mérék zenbait problema, zein baino zein interesgarriago, proposatu zizkion. Problemok Pascalen arreta bereganatu zuten eta buru belarri aritu zen erantzun egokien bila. Pierre de Fermat (1.601-1.665) matematikariarekin konpartitu zituen problema hauek gutunez. Bien artean kolaborazio edo erlazio zientifikoa sortu zen, elkarri lorturiko emaitzak bidaltzen zizkiotelarik.