A-k hiru aukera ditu:
Agian azkeneko aukera hau ez zaigu burutik pasa ere egin, baina, hala eta guztiz ere, komeni zaion estrategia horixe da, kale egitea nahita. Era honetan, B aurkariak hurrengo txandan C akabatzen saiatuko da, eta C akabatzen badu, hurrengo txandan A-k egingo du tiro; aukera izango du B hiltzeko. Baina, B-k ez badu asmatzen, hurrengoan C-k B aurkaria akabatuko du ziur berarentzako arriskutsuena delako, eta A-k aukera bat izango du C hiltzeko.
Ondorioz, hasierako tiroan kale egitea da A-rentzako estrategiarik egokiena, irabazteko aukera gehien ematen diona baita.