4.- Bi lagun geratu dira 15:00etatik 16:00etara elkartzekotan, baina elkarri 15 minututan bakarrik itxoingo diote. Zein da biak elkartzeko probabilitatea?
Ebazpidea:
Suposatuko dugu emandako ordu tartean edozein azpitartetan iristeko probabilitatea berdina dela; hau da, probabilitate banaketa uniformea dela.
X: minututan lehengo laguna noiz iritsi den. X aldagai aleatorioak [0,60] tartean hartzen ditu balioak
Y: antzera, baina bigarren lagunarentzat.
Batak besteari itxoingo dio baldin X eta Y ren arteko diferentzia 15 edo txikiagoa bada.
Gorriz dagoen azalera zatian, elkarri itxoingo diote.