Post date: Oct 31, 2011 12:06:12 AM
Bukatzear dagoen telebistako lehiaketa-programa batean, lehiakideak aurrean itxita dauden hiru ate ditu eta bat aukeratu behar du. Hiru ateetako batean sari on bat dago ( adibidez kotxe bat) eta beste biak hutsik daude. Ate bat aukeratu ondoren ( argi dago asmatzeko probabilitatea 1/3 dela) aurkezleak hutsik dagoen ate bat zabaltzen du eta aldatzeko aukera ematen dio lehiakideari; hau da, hasieran aukeratutako atearekin gelditu daiteke edo zabaldu barik dagoen beste atea aukeratu hasierakoa baztertuz. Zuk, zer egingo zenuke? Aldatu ala ez? Aldatzerakoan irabazteko probabilitatea handitzen da? Berdina da?