Segalarien problema hau klasiko bat da. Oso egokia baliabide aritmetikoen potentzia agerian uzteko. Zoritxarrez, nahi baino gehiagotan, aljebrak gure ikasleen kreatibitate aritmetikoa estaltzen du. Aljebrari horrenbesteko garrantzia emateak, bestela pentsatzeko erak baztertzera eramaten gaitu. "Erabili duzun ebazteko erak ez du balio, ekuazioa planteatu behar zenuen...ez dago ondo" bezalako esaldiak dira baztertu beharrekoak. Benetako Matematika askatu beharra dago, geure eta gure ikasleen baitan du bizileku, aska dezagun.
Aspertuta dagoena, ebatz dezala ondorengo problema baliabide aljebraikoekin (pazientzia).
Zentzua eta aritmetika sinplea erabiliz badago era erraz bat ebazteko, ea aurkitzen duzuen bidea.