Jokoarekin praktikatzen bada, berehala ikusten da mahi gainean 3 fitxa uzten dituenak hurrengo jokaldian irabaziko duela. Atzerunzka jarraituz, 6 fitxa uzten dituena irabazlea da, era berean 9, 12, 15, 18 fitxa uzten dituena irabaziko du. Argi dago beraz, 1. jokalariarentzat irabazteko estrategia bat badagoela. Nahikoa du jokatzen duen bakoitzean 3aren multiploa den fitxa kopurua uztea mahi gainean. Lehenengo jokaldian 2 fitxa hartuko ditu eta ondorengoetan fitxa 1 baldin 2. jokalariak 2 fitxa eta fitxa 1 besteak 2 hartzen baditu.