Post date: Nov 1, 2011 10:20:52 AM
Problema honek badu hiru ateen problemaren antza, hura gogoratuz hau ere bide beretik ebazten da.
Hasiera batean intuizioak bultzatuta ohikoa izaten da berdin dela zuria ala gorria aukeratzea, probabilitatea 0,5 dela edo %50. Baina ondo aztertu eta gero edota esperimentazioaren bidez (honen garrantzia beti eduki beharko genuke kontuan), zuria aukeratzeak abantaila ematen dizula ikusten da; hain zuzen ere, irabazteko probabilitatea 2/3 da. Baina, zergaitik?
Hona hemen azalpen bat: Gora begira dagoen aldea zuria dela ikustean, berehalakoan dakigu bi aldeetatik gorriz margotuta dagoen txanpona ez dela irten dena. Beste bietako bat izan daiteke, bi aldeak zuriz ala bat zuriz eta besta gorriz dagoena (denera 3 aurpegi zuri eta bat gorri); baina ikusten dena zuria denez, ezkutuan dagoen aldea zuria izateko 2 aukera daude eta gorria izatekoa bakarra; 3tik 2 zuria eta 3tik 1 gorria:
p(zuria)=2/3 eta p(gorria)=1/3