Atal honetan aldiro problema bat plateatuko dugu zuek ebazten saiatzeko. Ez dira izango klaseetan egiten ohi diren modukoak; hau da, ariketa hutsak teoria zuzenean aplikatzeko. Buruari azka edo astidutxoa emateko modukoak izaten saiatuko gara. Beste batzuk problema klasikoak izango dira, matematikaren historian ezagunak edo famatuak egin direnak. Azkeneko helburua, matematikaz, ahal den heinean, gozatu eta mekanika hutsa baino gehiago dela erakustea.
Buruketa bat benetako problema izan dadin, arazoak sortu behar dizkigu; erantzuna berehalakoan sistematikoki algoritmo bat aplikatzerakoan aurkitzen badugu ezin dugu esan problema baten aurrean gaudenik, agian ariketa edo kontzeptu teorikoak sendotzeko problema algoritmikoa litzateke. Mota honetako saiakerak, egin behar badira ere, ez dugu uste klaseetako ordu gehienak harrapatzen dituen aktibitatea izan beharko zenik.
Matematikak badu xarma ezkutu bat, bizi garen gizarte eta eskola lehiakor honek sarri lausotu egiten duena. Baina, ez ahaztu, Matematika eskolan ikasten duguna baino askoz gehiago da eta zuk ere baduzu beste Matematika hori daztatzeko eskubidea.
Ondorengo proposamenak erakargarriak izan daitezela espero dugu.
Hasi gogotsu neuronak astintzen.
*Apustua — Nov 13, 2011 10:54:11 PM
*Azterketa — Nov 4, 2011 8:30:28 AM
*Erabakia — Nov 2, 2011 6:02:13 AM
*Hiru txanponak — Oct 31, 2011 8:26:09 AM
*Hiru ateen problema — Oct 31, 2011 12:06:12 AM