Post date: Nov 4, 2011 8:30:28 AM
Ostiral arratsaldean ikastetxe batean matematikako irakaslea astean zehar ikasleek izan duten portaera eskasa dela eta, zera esaten die ikasleei:
"Datorren astean azterketa izango duzue, baina ez dizuet esan behar zein egunetan, azterketa egin behar duzuen egunean bertan goizeko 8:00tan jakingo duzue egun horretan egingo dela, ez duzue aurretik jakiterik izango. Baldintza hau derrigorrezkoa, eta bete ezean azterketa ez genuke egingo"
Ikasleek hasiera batean zur eta lur geratu ziren, baina, apur bat euren artean gaia aztertu eta eztabaidatu ondoren, irribarrea nagusitu zen. Pozik joan ziren etxera matematikako liburua gelan utzita, bazekitelako irakasleek ipinitako balditza ezin zela inolaz ere bete eta, ondorioz, ez zutela azterketarik izango.
Nola uste duzu arrazoitu zutela ondorio horretara iristeko?