Hiru lagunek afaldu ondoren kontua eskatu zuten. Bakoitzak 10 € ipini zituen, denera 30€, 25€-ko afaria ordaintzeko. Jatetxeko zerbitzariak 5€ txanponetan itzuli zizkien. Banaketa egitea zail samarra zenez, honela konpodu zuten arazoa: lagun bakoitzak euro bat hartu eta 2€-ko propina zerbitzariari eman zioten.
Honela, bakoitzak 9€ ordaindu zituen (3 bider 9 = 27€); 27€ gehi 2€-ko propina 29€ denera. Baina, 30€ ipini zituzten.
Non dago galdutako euroa?