Gelan landutako oinarrizko hiztegia:
-Aktorea/aktoresa -Egoera
-Akzioa -Ekitaldia
-Antagonista -Espazio dramatikoa
-Denbora dramatikoa -Espazio eszenikoa
-Dramatizazioa -Pertsonaia
-Dramaturgia -Protagonista
Drama:
1. Antzerkia; tragedia eta komediaren muga esturik gabe sakontasun analitiko zorrotza eta gozotasuna konbinatzen dituena.
2. Antzezteko idatzitako obrak hartzen dituen literatur generoa.
3. (hed.) Bizitzako gertaera, barrenari eragiteko modukoa.
Gelan landutako testua:
Testu honen bidez, talde bakoitzak ideia nagusiak atera behar izan genituen, eta laburpen bat egin genuen.
Testu hau oso aproposa da K6 Moduluko Diziplina arteko lanean aplikatzeko.
TESTU DRAMATIKOA (PPT)
Adierazpena eta Komunikazio Trebetasuna ikasgaia oso garrantzitsua izan da aurtengo ikasturterako. Ikasgai honetan, beste hainbat gauzen artean, saio teorikoak eta praktikoak izan ditugu. Saio teorikoen aldetik, hasi ginen dramatizazioarekin zerikusia zuen beharrezko/oinarrizko hiztegia lantzen, hala nola, ekitaldia, agerraldia, dramaturgia, etab. Behin antzerkiaren hitzen garrantzia eta oinarria finkatuta izanda, antzerkiak historian zehar izan zuen garrantzia testua lantzen eta horri buruzko ideiak eta ondorioak ateratzen hasi ginen, gure k6 Moduloko Diziplina arteko lanean aplikatzeko. Teoriari esker, pixkanaka gaian zentratzen eta antzerkiak haurrekin lantzearen garrantzia ikusten hasi ginen.
Saio praktikoei dagokionez, gauza anitz ikasi eta landu izan ditugu; hainbat beroketa egitea, haurren paperean jartzea, dramatizatzea, erlaxatzea, gauza txikiekin (objektu ezberdinekin) zerbait sortzea, lotsa kentzea, haurren bizipenak antzeztea, gorputza lantzea eta ezagutzea, inprobisatzea, abesti ezagun batekin talde bakoitzak dramatizatzea, etab. Hau guztia egitea gure antzerkirako oso ondo etorri zitzaigun, gure antzerkia hasi baino lehen berotzeko ariketa batzuk egin baigenituen. Gainera, argi daukagu etorkizun batean haurrekin aurten egindako ariketa batzuk lantzea oso aproposa izango dela.
Honetaz gain, saio praktikoak hasiera batean talde handian egitean, ohartu ginen bai gure klasekideak, bai gu uzkurrak geundela. Baina pixkana eta denborarekin lotsa hori kentzen joan ginen, eta talde handian gauza polit asko jorratu genituen. Gainera, modu honetan batzuk beste batzuetatik ikasteko parada izan genuen. Honetaz gain, modulu taldeetan batzeko aukera izatea, K6 lanarekin aurrera egitea, eta agerraldiak antzeztea oso ondo etorri zitzaigun. Izan ere, gure antzerkian nola egingo genuke antzezteko, frogatzeko eta irakasleak guri laguntzeko aukera izan genuen. Era berean, eskertzeko da klaseko lanekin hain lanpetuta egon garenean, irakasleak bere ikasgaian utzitako denbora hauei aurrera egiteko. Ahal dugun gehien aprobetxatu izan dugu, eta horretaz aparte, lanari buruz sortu zitzaizkigun zalantzak argitzeko balio zitzaigun.
Irakasgai honetan gure parte-hartzea eta inplikazioa ezinbestekoa izan da. Ikasgai honi esker, aukera izan dugu gorputza erabiltzen jakiteko, adierazteko, ahotsaren kudeaketa maneiatzeko, taldean lan egiteko, beste pertsonak ezagutzeko, eta azken batean lotsa kentzeko. Gure aburuz, uste genuen baino gehiago balio izan digu, gure azken emaitza aurrera eraman ahal izateko.