Atal honetan, Adierazpen Dramatikoko Proiektuaren eszenografiak osatzen duen guztia azalduko dugu. Gure antzezlana “Euritakoak” du izena. Izenburu hau gure abiapuntutzat hartutako objektutik dator. Umeek, helduok ez bezala, euritakoa jostailua bezala erabiltzen dute. Hortaz, ideia ona iruditu zitzaigun “euritakoa” objektu gisa hautatzea. Vea Vecchi-k (2013) dioen bezala, haurrak orokorrean inolako aurreiritzi gabe mundura hurbiltzen dira eta bertan esperimentatzeko erraztasuna dute, askatasunean utziz. Gainera, objektu honek parada andana ematen ditu antzezlanean erabiltzeko.
Beraz, gure antzezlanean eszenografiaren bidez adierazi nahi ditugun helburu orokorrak gizakiok alde erreala edo objektiboa dugula adieraztea eta helduok ere umeek bezala irudimenezko mundu magikoa dugula erakustea dira.
Gure antzezlanean kontatzen dugun istorioaren bidez, gure gizartean egunerokotasuneko abiaduragatik eta errutinagatik ez garela gauza txikietan gelditzen eta horregatik sormenaren eta fantasiaren falta sumatzen dugu. Hori dela eta, errealitateko edozein objekturen bidez beste errealitate bat eraiki dezakegu gure irudimenari jarraituz. Honekin, ikusle guztiok, bai helduak eta bai haurrak, errealitate fantastikoa eraikitzeko gai garela ikusaraztea lortu nahi dugu.
Nahiz eta adin guztietarako egokia izan gure antzezlana 0-3 urteko umeei zuzenduta dago haien ezaugarrietara egokituz. Horrekin batera, familiek gozatzea ere garrantzitsua iruditzen zaigu umearen erreferenteak direlako.
Helburu pedagogikoekin hasteko, haurrek dituzten eskubide nabarmen batzuk aipatuko ditugu. Horretarako, Carta dei diritti dei bambini all´arte e Cultura (2013) kontuan hartu izan dugu. Bertan, haurrek kulturari eta arteari sarbidea izateko eskubideak azaltzen baititu.
Gure antzezlanean, ikuspegi globala eta malgua duen eredu batean zentratu gara, hau da, proposamen pedagogiko globalagoa da, non jakintza pedagogiko-artistikoak elkartzen diren kreatibitate arrazionala, bateratzailea eta intuitiboa sustatuz. Honekin batera, esan beharra dago kreatibitatea beste konpetentziak bezala landu behar dela, baina ez zeharkako era batean, baizik eta helburu bat bezala.(Vecchi, 2013 eta Agut, eta Hernando, 2015)
Gainera, hizkuntza plastikoa eta ikusizkoaren bidezko elementu asko erabili ditugu eszenografia aurrera eramateko, izan ere, eszenografiak elementu bisualen bidez komunikatzeko aukera anitzak eman dizkigu eta gure helburu pedagogikoak betetzen laguntzen ditu. “ Programmazione eta Progettazione”
Lehendabiziko zikloan oinarrituko gara, hots, 0-3 urte bitarteko haurrentzat. Heziberriko eremuari begira, bietatik aterako ditugu gure eszenografiarekin bat doazen gaitasun zein helburuak. Gure antzezlanean heziberrik (2020, 237/2015) ezartzen dituen helburu orokorrak betetzen ditu eta gure helburu pedagogikoekin bat egiten dute, hala nola:
Atal honetan, gure eszenografia sortzeko erabili ditugun inspirazio iturriak aurkeztuko ditugu gure antzezlanean eragin handia izan dutelako.
Gure eszenografia sortzeko inspirazio iturri desberdinak bilatu ditugu; izan ere objektu zehatz batetik hasi ginen; euritakoa. Euritakoa gure antzezlan osoa aurrera eramateko abiapuntua izan da, izan ere, eszenografian ere objektu honetatik abiatu gara.
Lehenik, aterkinekin egindako artelanak bilatu genituen, lehenengo erreferentearekin topatuz, honetan Ivo Tavaresen lanarekin topatu ginen. Lan honetan ikus dezakegu hainbat koloretako aterkinek nolako efektua sortzen duten. Esaterako, euritako batzuk beste batzuen ondoan kokatuz sabaia sortzea. Bertan, interesgarria da euritakoetatik pasatzen den argia, kaleko lurzoruan nola geratzen den behatzea.
Era berean, esan dezakegu, Ivo Tavareseko obratik hartu izan dugula gure mundu magikoaren eszenografia osatzeko ideia. Mundu magikoaren lurzoruan zehar hainbat euritako modu estrategiko batean kokatuko ditugu, eta hauek errealitatean ikusten dugunaren mundu ezberdina eraikiko dute.
Euritakoetatik argia pasatzean estetika interesgarria, kolorez betea, bizia eta alaitasuna eskaintzen zuela ohartu ginen. Horregatik, beraien obretan argia eta kolorea erabiltzen zituzten artistengana jo genuen. Honen harira, argia eta euritakoa hitz gakoak erabiliz Teatres de la Llum konpainia topatu genuen.
Gure antzezlanean, laugarren ekitaldiko bigarren agerraldian, pertsonai guztiok euritakoak argiztatuz dantza egiteko, Teatres de la Llum konpainia erabili dugu erreferentetzat. Teatres de la Llum argien pedagogian zentratzen dira esperientzia sentsorialen bidez amesteko, pentsatzeko eta sentitzeko. Horrekin gure antzezlanean, musikaren, argien eta koloreen bidez historian zentratuz giro gozo bat sortzeko aukera ematen digu .
Teatres De La LLum-a hasierako ideia baten erreferentea izan zen, azkenengo dantzaren ordez (argi beltzak egonda euritako zuriekin eta euritako zuria kiribil arrosarekin sortutako dantza) antzerki honetan ikusten dena dantza bihurtuta egingo genuen. Baina azkenean esan dezakegu erreferente honi esker, euritakoak musikarekin, argiarekin, eta dantzarekin elkarlotura bat egitea bururatu zitzaigun.
Dantzari dagokionez, folklore txinatarreko dantza tradizionalak gogoratu genituen, non pai pai edo abanikoa, eta Pinyin edo parasol txinatarra erabiltzen zituzten. MSU Umbrella dance konpainiak 2013. urtean, performance bat egin zuen, non euritakoak ireki eta ixten zituen era bortitz batean.
Beste alde batetik, mugimendu geldoak egiterakoan informazio iturri ezberdinak hartu ditugu erreferentziatzat. Lehen erreferentzia haurren aldiaren berezko herrestatze jokoa da, non haurrek objektuei mugimendua emateko arrastatzen dituzten; hala nola, beraien eskuekin paperezko itsasontzi bat hartzerakoan airean nabigatzen ari dela mugimendua egiterakoan.
Jolas mota honetako adibidea “Como El Agua” - Teatro la plaza eta “Conchas”- CA-d'Orfeo-ren, Mandrake txotxongiloaren eta Franzisca Aarflot Produksjon (Norvegia) aurki dezakegu. Bertan txotxongiloak eta herrestatze objektuak erabiltzen dituzte publikoak maneiatu ahal izateko. Obra honetan objektuak era erritmiko batean edo konnotazio musikal batekin erabiltzen dituzte.
"Teatro la Plaza"-k inspiratu gaitu uraren soinua nola egiteko. Bestetik, argazkian ikusten diren argi bola horiek urez beteta daude eta mugikorrak dira publikoa antzerkiaren parte bihurtzeko.
Bigarren erreferentzia puntua, bi dantza konpainiatik hartu dugu: Umbrella dance - MSU eta LOREAL MAPPING INTERAKTIBOA. Bi konpainietan aurretik aipatu dugun guztia argi eta garbi lantzen dutela ikus daiteke; hau da, euritakoekin egingo ditugun arrasteen mugimendu moteletarako kontrastean, dantzan egingo ditugun mugimendu zakarrak ikusi ahal izango dira.
Honetaz gain, "Mapping interaktibo"-aren musika bi pertsonaien dantza egiteko erabili dugu. Musikaltasunarekin eta erritmoarekin jarraituz eta mugimendu lasai horiekin kontraste egiteko.
Jokoak gure ikasketako eta sorrerako prozesuan eskaintzen dizkigun aukerak kontuan hartuz (bai haurrei, bai helduei), haurrek nola jolasten duten ikertzea beharrezkoa dela konturatu gara. Gure kasuan, 3 urteko haur baten behaketa eginez, euritakoarekin jolasterako orduan, erabilera anitzak ematen zizkiola konturatu ginen. Hori dela eta, erreferente bezala artistak eta benetako haur baten errealitatea erabili ditugu.
Gure mundu errealeko eszenografiari dagokionez, inspirazio iturri desberdinak izateaz gain; hala nola, kale hutsak berak, Elina Chauveten zapata gorrien happening-ean inspiratu gara. Lan honetan, lurzoru grisaren eta zapata gorrien artean kontraste nabaria dagoela ikusi dugu. Alde batetik tristura eragiten digu, eta bestetik, hutsune sentsazioa ematen duela uste dugu.
Zapatak oinetan jartzeko baino gehiago balio dutela erakutsi digu artista honek. Happening honetan kolore gorriko zapatak agertzen dira soilik eta mota askotakoak. Gure lanerako, Elina Chauvet-ek erabiltzen dituen kontraste hori erreferente gisa hartu dugu.
Erabilitako beste erreferente bat Zack Rojas da. Honek koloreei buruz hitz egiten du eta hainbat datu lagungarri idatzi zituen. Gure antzerkirako kontuan hartzea erabaki dugu, janzkera koherentzia eta estetika batekin hautatzeko.
Haurrek aurreiritzirik gabe mundura hurbiltzen dira, modu horretan esperimentatzeko erraztasuna ematen zaie, askatasunean utziz (Vecchi, 2013).
Gure eszenografiaren bidez adierazi nahi ditugun helburu orokorrak gizakiok alde erreala edo objektiboa dugula adieraztea eta helduok ere umeek bezala irudimenezko mundu magikoa dugula erakustea dira. Haurrez gain familiek ere gozatzea garranatzitsua dela uste dugu, hauek umeen erreferenteak baitira.
Eszenografiak elementu bisualen bidez komunikatzeko aukera asko eman dizkigu.
Antzezlanean kontatzen dugun istorioaren bidez, gure gizartean egunerokotasuneko abiaduragatik eta errutinagatik ez gara gauza txikietan gelditzen eta hori dela eta, sormenaren eta fantasiaren falta sumatzen da. Honekin, errealitateko edozein objekturen bidez beste errealitate bat eraiki dezakegu gure irudimenari jarraituz. Hau dela eta, ikusle guztiek, helduak eta haurrak, errealitate fantastikoa eraikitzeko gai garela ikusaraztea lortu nahi dugu.
Gure antzerkiaren abiapuntua euritakoa izan da, lehendabiziko momentutik argi izan dugun gauza bakarra izan da. Aurrera pausuak eginez, gure antzezlanean eszenografiaren bidez adierazi nahi ditugun helburu orokorrak gizakiok alde erreala edo objektiboa dugula adieraztea, eta helduok ere umeek bezala irudimenezko mundu magikoa dugula erakustea dira. Horrekin bat eginez, antzerkiarekin kontatu nahi dugun istorioa da gure gizartean egunerokotasuneko abiaduragatik eta errutinagatik ez garela gauza txikietan gelditzen; horregatik, sormenaren eta fantasiaren falta sumatzen dugu. Hori dela eta, errealitateko edozein objekturen bidez beste errealitate bat eraiki dezakegu gure irudimenari jarraituz, haurrek egiten duten moduan. Honekin, ikusle guztiok, bai helduak, bai haurrak, errealitate fantastikoa eraikitzeko gai garela ikusaraztea lortu nahi dugu. Antzerkiaren adin tartea nahiz eta 0-3 izan, edozein adinerako dela ikusten da, modu honetan agian helduek bere barneko haurra ateratzen utzi behar dutela konturatzen dira.
Helburu pedagogikoei dagokionez, esan beharra dago umeak eduki gabe lortu nahi genituen helburuak ezin direla ebaluatu. Antzerkia planteatuta dagoen moduan, bakarrik azken produktu finalaren emaitza ebaluatu dezakegu. Hala eta guztiz ere, lau urteko haur bat izan dugu antzerkia ikusten eta haurrak antzerkian izandako esperientzia ikusi ahal izan dugu. Antzerkian bertan, haurra oso gustora zegoela eta adi zegoela ikusi genuen. Horrez gain antzerkia ikusi ondoren, egun batzuk honen inguruan komentatzen ibili da jakin mina adieraziz eta efektu estetikoen eta argien inguruan hitz egiten. Gainera, istorio desberdinak asmatzen eta aterkiekin jolasten ibili da.
Erreferenteen aldetik, hainbat gauza atera ditugu eta horiek batuz egindako lana atera zaigu. Batetik eta bestetik gure lanerako egokia iruditu zaiguna hartu dugu eta gure esentzia eman diogu, gure parte izateko. Mundu magikoaren eszenografia osatzeko ideia Ivo Tavaresetik atera dugu, bere "Umbrellas" instalazioa ikusi ondoren. "Conchas- CA-d'Orfeo" eta "Como el agua - Teatro la Plaza" batuz, mugimendu geldoak eta argiak nahastu egin ditugu euritakoekin bat eginez, harreta deitzeko eta lasaitasuna transmititzeko. Bigarren honek soinu batzuk nola egiteko ideia eman digu, hala nola, uraren soinua. "Umbrella dance - MSU" eta "LOREAL MAPPING INTERAKTIBOA" konpainia hauen ideiak hartuz, bi dantza sortu ditugu, gure mundu magikoari bizitza gehiago emateko eta mugimendu desberdin eta zakar batzuk sartzeko. Protagonistaren euritakoari garratzia emateko Elina Chauveten "zapatos Rojos" izeneko instalazio bat jarraitu dugu, nahiz eta azkenean aldaketa bat egon den eta beste alde batetik jo dugun. Hala ere, egindako aldaketa Chauveten inspiratuta zegoen. Azkenik, pertsonaien janzkerari dagokionez, beste erreferente baten ideia eta teoria hartu dugu kontuan, kasu honetan Zack Rojasen artikulu bat izan da. Artikulu honetan, kolore bakoitzak zer eragiten duen edo zer adierazten duen azaltzen du, eta hori abiapuntutzat hartuta koloreak hautatu egin ditugu.
Eszenografiak elementu bisualen bidez komunikatzeko aukera asko eman dizkigu. Pertsonaia bakoitzak eta hondo bakoitzak esanahi desberdin bat dauka, nahiz eta antzerki berean egon. Pertsonaien aldetik, iluntasuna eta tristura dute ezaugarri komun gisa, baina beste mundura, hau da, mundu magikora igarotzean, bakoitzak paper desberdin bat hartu egiten dute. Hondoek, begi bistan, ez dute haien artean antzekotasunik, izan ere, bakoitza agerraldi baterako espresuki eginda dago. Baina nahiz eta kanpotik hauen arteko desberdinatsunak nabariak izan, artearen ikuspuntutik antzekotasunak ugariak dira.
Bilatzen genuen emaitza era batean edo bestean lortu egin dugu, arazoei aurre eginez, gauza berriak sartuz, azkenengo momentuan gauzak aldatuz eta antzerki egunean arazoei aurre eginez, eta ebazpen bat bilatuz.
Hobekuntza moduan, orokorrean sorkuntza prozesua lineala ez dela konturatu gara, eta hori onartzea ezinbestekoa da. Margolan inpresionistetan bezala, atzera- pausuak egin behar izan ditugula konturatu gara, artelanak zentzua hartu dezaten. Gertutik kolore nahasketa hutsa ematen du, baina urrunetik lanak zentzua hartzen du. Beraz,, esan daiteke korapilotik ateratzeko eta proiektu dramatikoa aurrera eramateko atzera- pausuak egin behar ditugula, horrela beste begirada bat eman ahal izango diogu.
Prozesu guzti honen hobekuntzekin jarraitzeko, azkenengo egunean klaseko ebaluazio orokorrean aipatu genuen bezala, esan beharra daukagu prozesu honen antolaketa aldatuko genukeela. Hau da, antzezlanaren nondik norakoak guztiz finkatu aurretik entseguak egiteko aukera izatea, horren arabera lan idatzian aldaketak egiten joateko. Hobekuntza horrez gain, antzezlanaren entsegu orduetatik kanpo entsaiatzeko espazioak faltan bota ditugu; hortaz, ongo legoke lekuren bat izatea horiek aurrera eraman ahal izateko..
Aurretik esan bezala, ohituta gaude buruarekin lan egitera; hori dela eta, sarritan gorputza alde batera uzten dugu. Beraz, lan teorikoak entregatzeaz gain, lan praktikoa entregatzeko aurre entregak egitea komenigarria dela deritzogu gorputzari garrantzia handiagoa emateko. Horrela, segurtasun handiagoa izaten lortuko genuke.
Bukatzeko, Musika hizkuntza faltan sumatu dugu; izan ere, antzezlanean momentu askotan musika eta dantza erabili ditugu , eta ez genekien ondo zein musika hautatu behar genuen estetika jarraitzeko. Gainera, gure aburuz, hizkuntza honek garrantzia handia dauka gure gizartearen kulturaren parte handia delako. Antzerkian euritako bereziari gertatu zitzaiona (apurtu egin zitzaigun lehendabiziko ekitaldiaren bigarren agerraldian, hau da, antzerkiaren hasieran) ikusita, beste euritako berezi bat egingo genuke ordezko gisa.