Pertsonaia guztiak kolore berdinez jantzita egongo dira, hau da, beltzez jantzita. Hortaz aparte, ez dute makillajerik erabiliko. Kaleko pertsonak errepresentatu nahi ditugulako.
Zack Rojas-ek (2012) koloreei buruz hitz egiten du eta hainbat datu lagungarri idatzi zituen. Kolore bakoitzak hiru ekintza gauzatzen ditu ikusten duen pertsonaren gainean. Hasteko, koloreak hautematen duen pertsonaren gain eragiten du, eta horrekin batera arreta deitzen du. Bestetik, kolore bakoitzak esanahi bat du eta erreakzio bat eta emozio bat eragiten du, horri esker adierazteko ahalmena dute. Amaitzeko, kolore guztiek berezko esanahia dutenez, sinbolo bateko balioa lortzen dute.
Koloreek psikologikoki eragiten eta hainbat sentsazio sorrarazten dizkigute. Hauek produzitzen dizkiguten gauza guztiak kulturaren araberakoak dira. Kolore berdinek munduko leku desberdinetan kontrako sentimendua adieraz dezakete.
Kolore beltza tradizionalki iluntasunarekin, nahigabearekin, etsipenarekin, formaltasunarekin, tristurarekin, melankoliarekin, desleialtasunarekin, haserrearekin eta ezkutatua dagoenarekin erlazionatzen da. Kolore honek ere ahalmena, misterioa eta estiloa hauteman dezake. Gure kulturan, heriotzaren eta doluaren kolore da.
Protagonista, hasieran, aspertuta eta gogorik gabe dagoen pertsona izango da; hortaz, bere aurpegiaren espresioa itzalita (aspertuta/triste) egongo balitz bezala izango da. Baina mundu magikora pasatzean, pertsona alaitsu eta esperimentatzeko prest batean bihurtuko da; eta aldaketa hau bere jarreran eta aurpegiaren keinuetan nabarituko da.
Atrezzoko objektuak kontutan hartuz, protagonistak euritako zuri bat marrazki (espiral) laranja batekin eramango du.
Bere bizitzako hainbat arazotan pentsatzen egongo dira. Horregatik, haien jarrera nahiko tristea eta aspergarria izango da. Pertsonaia hauek euria egiten hasten denean, eszenatokitik alde egiten dute aldi berean.
Janzkerari erreparatuz, pertsonaia honek txano gabeko berokia eramango dute, kaleko egoera batean dagoela errepresentatuz.
Atrezzoari dagokionez, 1 pertsonaiak zorro beltz bat eramango du.
Pertsonaia hau eszenatokian agertuko da kirola arroparekin eta beroketak eginez; hau da, bere itxura kirolari batena izango da. Nahiz eta beltzez jantzita joan, bere arropan marra zuri batzuk eramango ditu. Honen jarrera protagonista berarengana hurbiltzean, ez ulertuaren aurpegia jartzea izango da. Ate magikora hurbiltzen den einean, bere aurpegia aldatzen joango da beldurra adieraziz. Behin mundu magikoan egonda, kuriositatea sentituko du eta lurretik dauden euritakoak aztertuko ditu, esperimentatuz eta liluraturiko aurpegia jarriz. Behin mundu magikoa ezagututa, bere aurpegia aldatuko du eta irribarretsu egongo da.
Atrezzo moduan, buruan zinta berde fosforito bat eramango du.
Pertsonaia hau eszenatokian agertuko da bere txakurrarekin paseatzen, baina txakurrari ez zaio ikusiko; hortaz, bere keinuak oso markatuak izan behar dira. Pertsonaia hau kezka aurpegiarekin egongo da, izan ere, ez du bere txakurra aurkitzen; hortaz, txistuka hasiko da.
Honek ez dauka inolako harremanik beste pertsonaiekin; hau da, agerraldi honetan agertzen denean bere kabuz dago eta ez du inorekin hitz egiten. Gainera, agerraldi hori amaitzen denean ez da berriro agertzen.
Pertsonaia honek erabiliko duen atrezzoa bere lepoan zintzilikatuta txakurraren korrea eta eskuan txakurraren pilota izango dira.
Argazkilaria eszenatokian agertuko da parkea argazkituz. Mundu magikora pasatzean, kamara lurrean uztziko du eta dantzatzen hasiko da kirolariarekin batera.
Harremanei dagokionez, mundu errealean ez dauka inolako harremanik beste pertsonaiekin protagonista atera arte. Behin mundu magikoan egonda, protagonistaz aparte, kirolariarekin, bikotearekin, eta telefonoz eztabaidatzen duenarekin harremanak izaten ditu. Hau da, sartzen denetik, antzerki osoan zehar agertzen da.
Atrezzo bezala, pertsonaia honek bere lepoan argazki kamara bat eramango du zintzilikaturik. Arropa beltza eramango du, baina honek ere, kiloraria bezala, marra zuri batzuk eramango ditu arropan.
Pertsonaia hau hirugarren ekitaldiaren lehenengo agerraldian hondoaren ondoan kokatuta (eskuinaldean) egongo da telefonoz hitz egiten. Agerraldi honetan protagonista eta kirolaria sartzen direnean, pertsonaia hau eszenatokitik mugituko da, jarrera bortitza erakutziz, eta haserre dagoela adieraziz.
Pertsonaia hau laugarren ekitaldiaren lehenengo agerraldian eszenatokiaren atzealdean agertuko da mugimendu zuzenak eginez (eszenatokitik libreki mugituz), eta haserre keinuak egiten. Agerraldia aurrera joan ahala, pertsonaia hau mundu magikoan sartuko da haize bolada batek eramanda. Behin sartuta, besteekin batera dantzatzen hasiko da.
Pertsonaia honek mundu errealean erabiltzen duen atrezzoa mugikorra izango da. Horretaz gain, protagonistak erabiltzen duen euritakoa aurkituko du eta horregatik mundu magikoan sartu egingo da.
Neska gaztea izango da, bere bikotearekin paseatzen duena. Aurpegi serioa izango du eta jerrerari dagokionez, lurrera begira egongo da protagonistarekin harremana izan arte. Protagonistak mundu magikora gonbidatzean, zalantza aurpegia jartzen du, baina baietza adieraziko du kuriositatea dela eta. Zuhurkia bikotekide 2-aren eta protagonistaren artean egongo da.
Bikotekide 1-a bezala, neska gaztea izango da eta bere bikotearekin paseatzen egongo da. Aurpegi serioa izango du eta jerrerari dagokionez, lurrera begira egongo da. Protagonistak mundu magikora gonbidatzean, beldur sentimendua adieraziko du, horregatik ezetza emango dio protagonistaren gonbidapenari. Bere bikotearen ezkerreko besoa eutsiko du eta protagonistarekin zuhurkia bat izango du (bikotekide 1 erdian egonda).