Gure antzerkia objektu batetik sortu dugu, eta instalazio hau atrezzoa sortzeko abiapuntu gisa erabili dugu.
Erabiliko dugun objektua ezagututa, ideia erakargarria dela iruditu zaigu gure antzerkian txertatzeko. Honetaz gain, bideo honen musika bi pertsonaien dantza egiteko erabili dugu.
Zapatak oinetan jartzeko baino gehiago balio dutela erakutsi digu artista honek. Happening honetan soilik kolore gorriko mota askotako zapatak agertzen dira. Gure lanerako, Elina Chauvet-ek erabiltzen dituen kontraste hori erreferente gisa hartu dugu.
Obra honekin euritakoak erabiltzeko moduen ideiak eman dizkigu. Baita gure gorputzak baliatuz erraldoiak izango bagina moduan jokatu dezakegula.
Teatro honek inspiratu gaitu uraren soinua nola egiteko. Bestetik argazkian ikusten diren argi bola horiek urez beteta daude eta mugikorrak dira publikoarekin interaktuatzeko. Obra hau 3 hilabetetik 36 hilabete arteko haurrentzat zuzenduta dagoenez, hainbat ideia eman ahal dizkigu.
Gelan ikusitako bi konpainia hauek aztertu ondoren, ideia ikaragarria iruditu zaigu proiektoreen bitartez hondoak egitea. Hortaz, esan daiteke erreferente garrantzitsuak izan direla gure antzezlanarako.
Mariate Bizkarraren testuak erabili ditugu K6-aren marko teorikoa egin ahal izateko; hortaz, argi dago guretzako erreferente bat izan dela.
"Garapen psikomotorra haur hezkuntzan (0-6 urte) "
"Garapen psikomotorra haur hezkuntzan (0-6 urte) "
"Acompañando las emociones de la pequeña infancia (0-3 años) mediante el teatro"
"Dramatizazioaren bidez haurren emozio mundua ikertzen"
"Aportaciones a la formación del profesorado a través del análisis de una experiencia de arte y juego dramático en el primer ciclo de Educación Infantil" (Tesi doktorala)
Aurrean ikus daitekeen erreferenteen testu hau erabili dugu gure marko teorikoa egiteko. Testutik hainbat ideia atera ditugu:
Bi erreferente hauen testu bat erabili dugu gure marko teroikoa egin ahal izateko, "Begirada historiko bat haur antzerkiaren gainean" hain zuzen ere.
“El juego es el niño que tiene el niño de pensar, probar, relajarse, trabajar, recordar, competir, investigar, crear, ensimismarse(...). Si el juego es la manera normal que el niño de vivir, constituye en tal caso el mejor metodo de enfocar cualqioer forma de educacion” (Navarro, 2007).
"El papel de la dramatización en el curriculum "
Antzerkia baimentzen du:
"La dramatización en la educación "
"Ahozko adierazpena eta dramatizazioa Haur Hezkuntzako irakasleen baliabide"
Antzerkia gehienbat "Reggio Emilia"-ren pedagogian oinarritzen da.
Honek koloreei buruz hitz egiten du eta hainbat datu lagungarri idatzi zituen. Gure antzerkirako kontuan hartzea erabaki dugu, janzkera koherentzia eta estetika batekin hautatzeko.
Bi artista hauek haien lanean kolorearen kontrastea erabiltzen dute. Gainera, artilearekin giza gorputzak landu egiten dituzte; beraz, artileari beste erabilpen bat emateko ideia aurkeztu digute.
Obra honen bidez, ikusi dugu gure gorputzak margotu ahal ditugula kolore desberdinak erabiliz. Modu honetan gure gorputza material moduan erabili dezakegu.
Martaren obra hau ikusi genuenean eta nola egin zuen irakurri ondoren, burura etorri zitzaigun material birziklatuarekin eraikuntza propio bat eraiki ahal genuela gure eszenografiarako.
Bordalok hainbat lan mota desberdin egiten ditu. Aukeratutako argazkian, ikus daiteke material bati ez ohikoa den erabilpen bat ematen zaiola. Gure eszenografiarako aspektu garrantzitsua dela uste dugu; hortaz, hori dela eta, artista honen obra erreferentzia gisa aukeratu dugu.
Erreala eta irrealaren artean dago eztabaida bere obretan. Gure antzezpenean horrekin jolastu dezakegu baita aurreko artista moduan, objektuak berez direna izateari usten diote.
Ponpekin hainbat gauza egin ditzakegu, agian euritakoa gure objektua izanda, euria izango balitz bezala erabili dezakegu, edo publikoarengana hurbiltzeko gure obra dinamikoa eta parte-hartzailea bihurtuz.
Zorte handia izan genuen obra hau zuzenean ikusi ahal izatean. Antzezlan hau 0-3 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta dago, guk hautatutako adin tartea bezalakoa. Gainera, ez hitzezkoa denez, hortik abiatzeko ideia eman zigun.
Antzezpen hau ikusi eta gero, gure antzezlanerako objektu bat pertsonifikatzeko ideia hartzea balio egin zaigu. Honetaz gain, gure ahotsez baliatuz hainbat pertsonaien ahotsak sortu ahal ditugula pentsarazteko.
Bideo honetatik, itzalen bidez euria nola irudikatu hartu genuen erreferentetzat. Itzalak erabiltzeko ideiak eman dizkigu lan honek.
Bideo honetan zeruko edo mugimenduzko hainbat argazkiak agertzen dira, guri hondoa sortzeko hainbat modu eta zeru desberdin izateko aukera eskaintzen dizkigu.
Argi beltzen teknika nola erabiltzeko eta erakargarria izango litzatekeela ikusteko aukera eman digu lan honek. Gainera, haur txikientzat zuzenduta dago; beraz, gure adinerako egokiak diren hainbat aspektu lantzen dituzte.
Lehenengo bideoa taldeko kide batek Madrileko "Teatro Lope de Vega"- en ikusitako antzerkia da. Eta bigarrena beste lau kideek Salesianos Deuston ikusitakoa da.
Behin bideoak aldenduz, nabaritzen da Madrileko konpainia baliabide esanguratsuagoak dituela, baina bakoitzak bere errekurtsoez baliatuz "El rey León" pelikularen istorioa plazaratzen du.
Antzerki honetan hiru pailasoek aulki bat (atzetik ikusten den aulki hori, koloretakoa dena) bakarrik erabiltzen dute. Horretaz baliatzen dira publikoa antzerkiaren partaide egiteko. Horretaz gain, haurrak parte hartzeko dantzatzen eta abesten dute.