“Conchas”, haurrei zein familiei zuzenduta dagoen nazioarteko koprodukzioa da, eta “maskorrez betetako eskuak eta lorez betetako oinak” proiektutik aterata dago. CA-d'Orfeo-ren, Mandrake txotxongiloaren eta Franzisca Aarflot Produksjoner-ren (Norvegia) artean garatutako prozesu sortzailea da hain zuzen.
Bi herrietatik (Portugal eta Norvegia) nahasitako musikaren, hizkuntza dramatikoaren eta gorputzaren memoria kolektibotik, mugimendutik eta txotxongiloetatik identitate kulturala aurkitu du antzerki honek. Ez hitzezko komunikazioari indar handia ematen zaion ikuskizun ikoniko bat da, eta honetarako bi hizkuntzen bateratze fonetikoz baliatzen da.
“Conchas”-ek oihalean margoztutako benetako zein irudimenezko bidaiarien istorioa kontatzen du. Antzerki honen funtsa dinamikoa izatea da, hau da, publikoa parte hartzea sustatzen du (haurrena zein familiena).
Proiektu honen abiapuntua itsasoa bere osotasunean da, Portugal eta Noruegari lotzen duen elementu komuna da hain zuzen. Bi kultura hauek itsasoarekin harreman estua dute. Itsasoari buruzko begirada artistiko bat sustatzen duen performance bat osatu nahi dute, gai honekin harreman duten hainbat objektu, kolore, keinu, soinu, mugimendu, naturaren elementuak etab. erabiliz.
Koprodukzioa: CA-d'Orfeo/ Mandrake Txotxongiloa
Denbora: 45 minutu
Nori zuzenduta: 0-5 urteko haurrei eta familiei
Zuzendaria: Filipa Mesquita
Antzezlariak: Clara Ribeiro eta Ricardo Falcon
Musika sortzailea: Manuel de Mayo eta Ricardo Falcon
Atrezzo: enVide neFelibata
Guk esandakoaren ideia garrantzitsuen eskema