Gu "Argitxo" taldea (Nagore Alcázar, Zuriñe Andrés, Ane Bayón, Itsaso Beitia, Ariane Bravo, Bego Fullaondo, eta Celia González) gara, eta Haur Hezkuntzako gradua egiten ari gara. Azkenengo urte honetan "Adierazpena Eta Komunikazioa Dramatizazioaren Bidez" minorra hautatu dugu gure gradua amaitzeko, izan ere, uste dugu minor hau oso garrantzitsua dela haurren sormenerako.
Minor hau lau irakasgai desberdinez osatuta dago (Gorputz Hizkuntza, Adierazpena eta Komunikazio Trebetasuna, Dramatizazio adierazpenerako IKTak, eta Musika Hizkuntza), baina haien artean erlazio handia daukate; hau da, antzezpen batean bata besteari laguntzen dio.