1. Bideoan agertzen diren kontzeptuak ulertzen dituzu?
2. Badakizu nola jokatu eskola batean saxu aniztasunaren aurrean?
Hitzaldi bat izan genuen, Borjaren eskutik. Guztion elkaltetik zetorren eta Berdindu programa aurkeztu zigun hainbat gauza desberdin erakutsiz.
Elkarte hau ikastetxeetara hurbiltzen da bai aholkularitza lana egiteko, bai formakuntza emateko. Gainera, haiek lan egiten dute guraso, irakasle zein ikasleekin eta sexu heziketa ematen dute L.H.n eta D.B.H.n. Bestetik, sexologian eta generoan profesionalak dira.
Oinarrizko ideia batzuk aurkeztu zizkigun, hala nola, sexualitatea balore positibo bat dela, baina askotan tabua da, ezezkoak jasotzen ditugu sexuari buruz hitz egin nahi dugunean, identitate bat inposatzen digute, etab.
Kontzeptu desberdin eta berri ugari aurkeztu zizkigun: pansexualitatea, bisexualitatea, trans-a, intersexualitatea, homosexualitatea, transexualitatea, trabestia, lesbianismoa, transgeneroa, queer eta LGBTIQ+ (lesbianak, gay, bisexualak, transexualak, intersexualak, queer eta besteak).
Identitatea landu egin behar da, eta horretaz aparte, garrantzia eman behar diogu. Generoa estereotipoak dira eta sexua, aldiz, garena; generoa inposatzen digu gure gizarteak.
Hitzaldia bukatzeko, argazki bat jarri zigun eta bertan honelako kontzeptu batzuk agertzen ziren:
"Aipatzen ez dena, ez da existitzen. Ikusten ez dena, ez da existitzen"
Gelan denon artean tertulia diaologikoa egin dugu Alaitz Tresserraas Angulo (2017) tesiari buruz. Hainbat kontzeptu eta ondorio interesgarri atera dira, adibidez: